Aurkibidea
HIRI LAINOETATIK...
JERONIMO AZKEN MAITALEA (JARRAITZEKO)
ZENBAIT UNE ZUKA
Non utziko dut idatzita zure izena?
Hilotz usainarekin amets egin dut berriro
HOGEITA ZAZPI KARIZI MINERIZ ERREAK
NON JOANDAKO ETA ETORTZEKO ZALDUNEN HISTORIAK KONTATZEN DIREN
Aurkibidea
HIRI LAINOETATIK...
JERONIMO AZKEN MAITALEA (JARRAITZEKO)
ZENBAIT UNE ZUKA
Non utziko dut idatzita zure izena?
Hilotz usainarekin amets egin dut berriro
HOGEITA ZAZPI KARIZI MINERIZ ERREAK
NON JOANDAKO ETA ETORTZEKO ZALDUNEN HISTORIAK KONTATZEN DIREN
egun batean
hitzaren eta bizitzaren artean dagoen
sentimenduaren usaina
eskaini nahi izan nizun
eta zure denborak
heriotzaz bakarrik hitzegiten zuen.
zurekiko ametsaren ontzia
apurtu zitzaidan emeki
eta oraindik
kristalezko zati txiki guztiak
biltzen saiatzen ari naiz
ez dezaten edozeinen odola desira.
egun batean
egunsentiari
puskatxo bat ohostu nion
eta lore
amets
ardo goxo
bost egunetako
belar ihartuaren artean
ikusiko zintudan edo
zure bila hasi ninizen.
bainan ez nuen zure begirik
inon sentitu.
egun batean
iheska zihoan itzal bat
ilundutako ilargia
horririk: gabeko liburua
formarik ez zuen harria
berorik gabeko sua
urik nahi ez zuen egarria
maitatzen hasi nituen.
ordutik ametsa zer den ez dakit.
eta hutsik egon arren
zain nago, zain daukat
barneko erreka.
xamurtasun piska baten zain.