Aurkibidea
HIRI LAINOETATIK...
JERONIMO AZKEN MAITALEA (JARRAITZEKO)
ZENBAIT UNE ZUKA
Non utziko dut idatzita zure izena?
Hilotz usainarekin amets egin dut berriro
HOGEITA ZAZPI KARIZI MINERIZ ERREAK
NON JOANDAKO ETA ETORTZEKO ZALDUNEN HISTORIAK KONTATZEN DIREN
Aurkibidea
HIRI LAINOETATIK...
JERONIMO AZKEN MAITALEA (JARRAITZEKO)
ZENBAIT UNE ZUKA
Non utziko dut idatzita zure izena?
Hilotz usainarekin amets egin dut berriro
HOGEITA ZAZPI KARIZI MINERIZ ERREAK
NON JOANDAKO ETA ETORTZEKO ZALDUNEN HISTORIAK KONTATZEN DIREN
Eta poesi bat,
Estebanentzat idatziko banu
eta berak irakurriko balu
nik esango nioke
ez duzu zergatik galdetu behar Esteban,
badakit
bai
gustatzen zaizula
eta ez dudala arbola horretara joan behar
poliki kulunkatzeko,
zure gorputzak estaltzen du nahiko
gela honen lurra
gela honetako loreak
erotismoaren perfumez
ez duzu jarri behar pintura
haize nekatua
zure begietan
hilko zarenean,
ni poztutzeko,
poztu egingo naizelako.
Inoiz ez diot txoriari
edo gladiolo horri galdetu
zer zinen
denbora beti dagoelako
hitz guztiak
edozein hitz
izarren kajoi batetan gordetzeko
bainan bitartean
ikusten zaitut
eta zara
izarra baino ederrago
hitza baino pisuago
nekea baino arinago
gaua baino arrosago
bazera
ipuinetako ume luze bat
galduta dontzeilaren paradisuan
bazera ahuntz bat
ardi bat
musu bat
luma bat
hogeitazazpi karizia.