Aurkibidea
HIRI LAINOETATIK...
JERONIMO AZKEN MAITALEA (JARRAITZEKO)
ZENBAIT UNE ZUKA
Non utziko dut idatzita zure izena?
Hilotz usainarekin amets egin dut berriro
HOGEITA ZAZPI KARIZI MINERIZ ERREAK
NON JOANDAKO ETA ETORTZEKO ZALDUNEN HISTORIAK KONTATZEN DIREN
Aurkibidea
HIRI LAINOETATIK...
JERONIMO AZKEN MAITALEA (JARRAITZEKO)
ZENBAIT UNE ZUKA
Non utziko dut idatzita zure izena?
Hilotz usainarekin amets egin dut berriro
HOGEITA ZAZPI KARIZI MINERIZ ERREAK
NON JOANDAKO ETA ETORTZEKO ZALDUNEN HISTORIAK KONTATZEN DIREN
zure oinak jarraituko nituzke
akariziatzeagatik
eta ibiliko nituen mendiak
laztantzeagatik,
haizeak beti ekartzen dit perfumeren bat
eta zurea denean
mozkortzen naiz
mozkortzen naiz
azkenengo azkazala arte
sentitu arte
zelulak ez dutela funzionatzen
eta zerua gorria bihurtzen zait
purpurina dauka irentsita
eta bustitzen nau
kendu nahi dudanean
bere dizdira
orduan esnatzen zait gorputza
gozatzen dut belarra
dakidan bezala
gozatuko zenidala
izango bagina
23 metro baino gertuago
eta gela hau jardina balitz
eta zure jantzia transparentea
eta zure begiradt dardo bat
eta nere eskua krema
eta ke hau haize erotua
eta gaur ekaitza.