Itzulera
Itzulera
2017, poesia
96 orrialde
978-84-17051-01-3
azala: Maddi Zumalabe Irastorza
Martin Bidaur
1996, Tolosa (Okzitania)
 
 

 

PASAI DONIBANERA BIDEAN

 

 

etsiak hartuta metalezko jarlekuan

bakarrik nago Ategorrietako geralekuan

denbora baino zerbait gehiago behar da

inoren gogotik ezer erauzteko

 

belarria burdin hotzaren gainean jarrita

egiaz trena ote datorren entzuteko

milioika hartxintxarrez egindako

hondartza luzean etzan eta itxaron

 

aldirietako trena destino Irun berehala iritsiko da

destinoa trena hartzea edo etzanda geratzea

erabakitzea bezain sinplea balitz zentzurik ba ote luke

etxetik ateratzeko indarrik egiteak

 

bigarrenez ari naiz Egunsentia irakurtzen

Kanadan hiri batek su hartu duela diote

eguzkitan urtzen zaizkit etorkizunak

mina ez da betikoa baina mina da izan

 

gezurra esan diot zigarro bat eskatu didanari

paketea ia osorik daukat oraindik poltsikoan

Jaizkibel bizkarrean garagardo hotza

tabernako mahaitxoan itsasadarrarekin batera edateko