Itzulera
Itzulera
2017, poesia
96 orrialde
978-84-17051-01-3
azala: Maddi Zumalabe Irastorza
Martin Bidaur
1996, Tolosa (Okzitania)
 
 

 

IRAGANDAKOAREN GAINEAN

 

 

gauetan negar

egiten nuen

loa lubaki

bihurtzen zitzaigun

 

ipar haizeak baino

ezin zezakeen baretu

egunsentiak gogoan

piztutako beheko sua

 

eguerdiak eta eguberriak

plater hutsak ziren niretzat

zorionak eta algarak

nostalgiaren bazka

 

denboraren aurrera egin beharrak

behartuta probatu nuen

egun berrien esperantza

 

ba ote da etorkizunarentzat

nahikoa leku

iragandakoaren gainean