GARAGARDOAREN ARRATSALDE ZAPOREA
Euskalduna tabernan bildu
ohi ziren irakasleak
jolasgaraian
dagoeneko dostatzeko
betarik ere ez genuen garaian
egunez zaharren
ezkutaleku ziren ostatuak
gau-zuloak ziren guretzat
alkohola eta argiak
saltzen zituzten tokiak
kafearen garratza eta
garagardoaren arratsalde zaporea
deskubritzen hasi berriak elkartu ginen
lehen eta azken aldiz Lubaki Bandaren
bertsio zonbi bat egiteko