Ametsak ere zain
Ametsak ere zain
2015, poesia
104 orrialde
978-84-92468-70-6
azala: Vladimir Burliuk
Mikel Antza
1961, Donostia
 
2012, nobela
2010, nobela
1987, ipuinak
1985, antzerkia
1984, ipuinak
Ametsak ere zain
2015, poesia
104 orrialde
978-84-92468-70-6
aurkibidea
 

 

 

 

 

Peruri

 

 

 

 

Harresia zulatzea ezinezkoa denean, askatasuna kanpotik helduko litzatekeen zerbait ez dela ohartu eta kartzelan bilatzen du presoak, non eta azken txokoan, norberaren baitan, eta lagunengan. Eta konturatzen da ez dela mentala bakarrik, askatasuna, hain eskas duen materia ukitu ere egin daitekeela. Eta hormek, isolamenduek edo errepresioek suntsitu ez duten gai apur horrekin eusten dio etikari (askatasunaren pentsaera da etika). Horrela bihurtzen da instituzio penitentziarioen menpeko preso-objektu izan beharrekoa pertsona bere buruaren jabe eta subjektu. Autodeterminatzeko gauza da: besteei entzun, ardurak asumitu, elkarlanean ahalegindu, autokritika egiteko gauza izan. Ez da Estatuari komeni zaion herritar arduragabe, egoista eta izaeraz desarmatua. Batzuk subjektu libreak dira preso daudenean ere, eta beste batzuk, ostera, menpeko eta erresuminduak dira kanpora irten eta gero ere, inongo herriren autodeterminazioari ezer aportatzeko gauza ez direnak norberaren burua autodeterminatzeko gauza ez direlako. Kartzelan bezala gertatzen da kalean.

Joseba Sarrionandia