Scanner
Scanner
2011, poesia
96 orrialde
978-84-92468-31-7
azala: Oihana Leunda
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2020, poesia
2006, poesia
 

 

AUTO-ZENTSURA

 

 

                        Emakume idazle baten lehen eginbeharra

                        etxeko aingerua hiltzea da.

                                                              Virginia Woolf

 

 

nire gela propioa izan nahi dut, Woolf

otso izan nahi dut, Woolf

nekeza da neska otzana izatea

letaginak eta azazkalak limatzen ditut goizero

behatzoskolak gorriz pintatzen

ez dut ulu gehiago irentsi nahi, Woolf

balkoietatik sartu nahi dut gauetan

eta nirea ez den odolez ase

eskuaren ganbilaz muturrak garbitu

ilean belar zatiak izan

aspertu naiz nire larrua jotzeaz, Woolf

listu eta izerdi berberaz

esku ahurrak estutzen ditut

baina ezin dut aingerurik hil, Woolf

ezin ez denik hil

 

behin ibaian itotzeko zorian utzi nuen otsokumeari

ahoz aho arnasa eman nahi diot, Woolf

beranduegi izan baino lehen