Haragizko amoreak
Haragizko amoreak
2010, poesia
88 orrialde
978-84-92468-17-1
azala: Joseba Barrenetxea
Edorta Jimenez
1953, Mundaka
 
2006, kronika
2003, nobela
2003, saiakera
2001, poesia
1993, nobela
1991, nobela
1990, ipuinak
1987, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1985, poesia
 

 

ESAIEZU ERLEEI

 

eta zer diostazu erleez Marta erregina

ala Ana zara? emango al diezu ba nire

heriotzaren berri eta esan ene! labirinto

honetan galdu nintzela ez nuela jakin

bihotzeko neure erleak aske askatzen

nora jo erakuts ziezadaten Marta guria

ala Itziar zara? esaiezu eztia ez zidatela

zeuen begiek baino ekoitzi eta esaiezu

zeuen sagarrez gozatu nuena Marta goria

ala Alizia zara? esan ez nuela jakin zeuen

erle bihotzak legez beti hegoa hegoan hegan

egiten galdu egiten nintzela Marta enea

ala Elena zara? beti akordatu izan naizela

iraganeko sagarrez eta guztiak oi gozo

gozoak topatu nituela esaiezu Marta bai

ala Lidia zara? esaiezu nor zaren ere erleei

esan labirintoan galdu zena hil egin dela

eta harentzat denak Graziana izan zaretela.