Aurkibidea
GEHRYREN MIRARIA
Sotoan txiroak eta saguak
bizkar gainean marinel andana
zubian mozkorrik lo kapitaina
hutsik burdinaren diru-zakuak.
Aspaldi itzalita kostako suak
txatarra-biltegi portu izana
etxe uretan be beti izaina
eta gorrotozko aho-keruak.
Gehryk behingoan jakin egia:
urpean zetzan gure Atlantida
(atlanteekin han batera hilda);
eta Bilbo zer zen: mamu-ontzia.
Eta hara orain ba, zein miraria:
(Titanio horrek duen distira)
iragan aroak berpiztu dira.
Galeoiak badu lema berria.