Haragizko amoreak
Haragizko amoreak
2010, poesia
88 orrialde
978-84-92468-17-1
azala: Joseba Barrenetxea
Edorta Jimenez
1953, Mundaka
 
2006, kronika
2003, nobela
2003, saiakera
2001, poesia
1993, nobela
1991, nobela
1990, ipuinak
1987, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1985, poesia
 

 

BILBAO MARITIME
MUSEUM (2)

 

Lepoaren ingeniaritzak dituen misterioak:

gurago ditut sujetadorearen uhal

leun koloreko mehe soka antzekoek

haragi hezurretan itsasontzietako

aparailuen modukoak eraikitzen dituztenean

ze eman dezagun Museoko

kafetegiko barran zagozela iluntzez

basoa esku batean zigarroa bestean

niri lepoa emanda barrari eusten

neure begiei erakusten non dagozen belak

non haize-oihalak galdetzen legez

zein kresal- edo haize-esku luzatu behar dizudan

nire ahoak zure azal uretan nabiga dezan erdiesteko.

Eta halako batean lepoa arteztu eta soketako bat

bere lekura eroaten duzularik burua itzulita

bertako portuetara jotzerik izango ez dudan

haragialde baten promesa erakusten didazu

alkandoraren botoi askeek iradokia

ezein maparen premiarik ez duena

                                                      eta bazoaz.