Kaxa huts bat
Kaxa huts bat
2007, poesia
96 orrialde
978-84-95511-94-2
azala: Xabier Gantzarain
Beņat Sarasola
1984, Donostia
 
2024, nobela
2019, nobela
2009, poesia
 

 

MIGRAZIO ERRUTINARIOAK

 

Hegaztien migrazio errutinarioak

Pasa dira zerutik

Pilotu suizidak dituzten bi hegazkin

Ez dira egokiak akrobaziak egiteko

Bi xentimoko txanponak

Desegin egin nahi dituzte progresoaren aldekoek

Kolunpio-triziklo-txirrista arriskutsuak

Egun nostalgiko batean bururatu zaizkio Sarari

Jonen estreinako esaldi erridikuluak

Interneteko web orrialde italiano batean aurkitu zituen

Hainbeste denboran bilatutako komikiak

Txuribeltzezkoak direla ikusi du Felipek

Zebrak, baina baita modazko jertseak ere

Ez da erraza Zoologikoetatik kanpo ikustea

Tximino zuriak

Iruzur galanta direla azaldu da egunkarietan

Telefono konpainietako eskaintzak

Letra txikiarekin batera irakurri behar ei dira

Amodiozko gutunetako promesak

Despedidetako damuak direla

Biharko kantu melankoliatsuak

Ez dute saririk erdietsiko

Kremailera elektronikoak asmatu dituzten inbentoreek

Diru laguntza gehiago eskatu dizkiete gobernariei

Aktoreek-idazleek-musikariek-artistek

Inspirazioa lortu dute

Bilboko azkeneko atrakadoreak

Zoriontsu sentitu ziren

Gora begiratu eta ikustatu zituztenean

Hegaztien migrazio errutinarioak