kritikak:
Ihesean, Ana Urkiza,
Euskaldunon Egunkaria, 2001-06-09
«Gizaki ez perfektuak dira Canoren pertsonaiak. Ezkutuan agerian baino gehiago duten pertsonak. Sute-eskailera, gizaki ez perfektuek beren miserietatik ihes egiteko erabiliko duten bitartekoa da».
New Yorkeko koadernoa, Felipe Juaristi,
El Diario Vasco, 2001-06-30
«Esan daiteke Harkaitz Canok “New Yorkeko Koadernoa” idatzi duela. Horrek ez du esan nahi poema askok Estatu Batuetako hiri erraldoiarekin zer ikusia dutenik, baina liburuko hiria, liburuko espiritua, New York da».
Ronal Reaganen alzheimer euskal poesia terapia, Jose Luis Padron,
Bilbao, 2001-08-01
«Euskal olerkigintzaren erlojua ez da suitzarra, ez da zehatza, zorioneko zoraldian egiten dute bira haren orratzek. Euskal poeta berria, mahai luze baten gainean zirujiako tresnak bezala ari da sormen lana antolatzen: arretaz, emeki».
Buckowski eta Maiakovski, Jon Kortazar,
El País, 2001-11-26
«Irakurketa oharrak egiteko dudan koadernoan hauxe idatzi nuen irakurtzen ari nintzen artean: “Unea. Ironia. Ahotsak. Mugimenduak”. Eta hitz horietan laburtu badut ere liburuak sortu didan sentipena ez da nahikoa ematen duen guztia azaltzeko orduan. ».
Norbait dabil sute-eskaileran, Alonso Egiguren,
Aizu!, 2002-04-01
«Poesian jantzita ez gaudenontzat eskas samarra izan daiteke lehendabiziko irakurtaldia; are gehiago egilearen sentimenduen agertoki baino ezkutalekua denean topatzen duguna».
Norbait dabil sute-eskaileran, Lander Garro,
Branka, 2003-05-01
«Irudia, metafora baldin bada poesiaren muina, Harkaitz poeta da, eta sortutako irudi horiek, gainera, gure irduimena zirikatzeko balio baldin badute, poesia ona da. On-ona».