Harri eta Herri
Harri eta Herri
2000, poesia
192 orrialde
84-95511-40-1
azala: Garbiņe Ubeda
Gabriel Aresti
1933, Bilbo
1975, Bilbo
 
2000, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, narratiba
1986, antzerkia
1986, poesia
1986, narratiba/antzerkia
1986, saiakera
1986, denetarik
 

Kontuak eskatzen badizkidate,

esanen dut

eztakidala kontatzen,

oraindikan eztudala ikasi

bi ta bi

lau direla,

zeinbat diren

eskuan hatzamarrak,

hamar ala hogei,

esanen dut

eznaizela

inoiz

kontuan erori,

eztakidala

gezurrik kontatzen,

eztakidala kontuz ibiltzen.

Baina halare

Begoñako herlojuan seiak direnean,

Urbiko zelaian,

begiak zabalik,

zortziko bat ezpainetan,

gizon on bat banintz bezala,

afusilatuko naute.