Aurkibidea
Josema Irutagoien zentsorea Josema Irutagoieni kargu hartzen
Joxerra Agirrek Onofreri Gutuna "Azken fusila" nobela leitu ondoren
Thomas Woolf-ek hilzorian den Debra Woolf arrebari Alabaman
Josema Irutagoienek ezagutzen ez duen Txema Kortes parkean ikusitakoan
Txema Kortesek ezagutzen ez duen Josema Irutagoien parkean ikusitakoan
Maddi Susaetak Nikasia Urruti hil zenean
Capone txakurrak zaunka esana, Lihn poeta txiletarraren poema bat entzun ondoren
Lukas Oihenartek bere gaztaro eta heldutasunari buruz
Lukas Oihenartek Josema Irutagoieni berrogeietara hurbiltzea dela-eta
Ana Yoldik Andres Basterra senar ohiari
Ana Yoldik adiskideei Andres Basterrarekin utzi ondoren
Xabier Bizik Ana Yoldiri amodioari buruz
Joxerra Agirrek Ana Yoldiri berarekin seme bat izateko eskaerari emandako ezetza
Ana Yoldik Josema Irutagoieni Irutagoienek andrearengandik banatu dela esandakoan
Joxerra Agirrek aspaldiko Debra Woolf hura gogoan
Capone Txakurrak beste txakur bati gizakiekin aritzeko eman aholkua
Ana Yoldi Gomez amodioari hoska
Joxerra Agirrek hies frogak egitera joan zenean
Ana Yoldik Lwazi Ndubileri haien arteko amodioa sortu denean
Ndubilek bere bizitza berriari buruz
Ana Yoldik Ndubile senarrari parrandaren ondoren etxera ailegatutakoan
Joxema Irutagoien bere buruarekin hizketan
Txema Kortesek igandean ikusitakoari buruz
Joxerra Agirre berehalakoan datorkion handiena egiteko unearen gainean gogoetan
Caponek Joxerra Agirre jabeari erantzunez
Joxemiel Erreparatz Josema Irutagoieni bere baitako aberriaz mintzo
Josema Irutagoienen erantzuna Joxemiel Erreparatzi
Ana Yoldik Lwazi Ndubileri, Ndubilek zoriontasuna emakumeen asmakizuna dela egotzi baitzion
Anjelines Berasategiren etxeko plantxak Anjelines Berasategiri amodio kontuak direla-eta
Anjelines Berasategik hautsontziari, gizakioi ezinean
Erratzak Anjelines Berasategiri aitortza
Joxerra Agirrek goizalba kanta
Ana Yoldik Xabier Biziri senarrarekin edukitako esperientziari buruz
Thomas Woolfek Joxean Agirreren hiletan
Debra Woolfek Thomas Woolf anaiari Joxerra Agirrerendako eman gutuna
Xabier Bizik Joxerra Agirreren hiletan
Caponek, Joxerra Agirre zenaren txakurrak, hiletan egindako erreflexioa
Ndubilek bere herrialdea suntsitu duen gudari buruz
Caponek jabea zuenari entzundako erreflexioa
Endika Lakartek Joxerra Agirreri bidalitako gutuna
Joxemiel Erreparatzek Endika Lakarti, Joxerra Agirreri zuzendu gutuna leitu ondoren
Labana Anjelines Berasategirekin hizketan
Ana Yoldik Xabier Biziri Ndubilerekin utzi ondoren
Xabier Bizik Josema Irutagoieni
Ana Yoldik biziaren zentzua aurkitu duelakoan
Txema Kortesek Joxema Irutagoieni
Josema Irutagoienek Txema Kortesi, Oihenartek esandakoa gogoan
Anjelines Berasategik hiltzen den egunean berari buruz esan dezaten nahiko lukeena
Nemesio Lakartek etxean bakarrik
Caponek bere kulturari buruzko gogoeta egiten heriotza aurrean
Maddi Susaetak Ana Yoldi eta Lwazi Ndubileren alaba Unanare-ri emandako ongietorria

Gurasoei,
Mikeli
PERTSONAIAK
Joxerra Agirre
Euskara irakaslea. Endika Lakart laguna atxilotu zutenean Guardia Zibila bila ibili zitzaion. Elurraren izaera epikoa azaldu nahian idatzitako poema liburuaren ondoren bere horretan utzi zituen literaturarekikoak mitogintzan aritzeko joera bizitzara ekarriz.
Andregai baten bila ibili zen, aspaldi ezagutu neska amerikarra gogoan, beharbada. Andregairik ezean txakur bat erosi zuen: Capone, gizakiok eman ez geniona emanen ziolakoan. Harrigarria da datorkionaren aurrean duen serenitatea.
Debra Woolf
Estatubatuarra. Montgomery-n (Alabama) jaioa. Sanferminetara etorri zen. Hauek bukatutakoan Donostian, Hondarribian, Baionan ibili zen, Sanfermin ondoren hainbat atzerritarrek egiten duten moduan. Doktoretza tesi bat idatzi zuen Hemingway-ren gainean.
Thomas Woolf
Debra Woolfen anaia. Debrak, hiesaz hil aurretik, Joxerra Agirre aurkitzeko eta gutun bat entregatzeko lana jarri zion. Aurkituko du Joxerra Agirre, baina berandu.
Josema Irutagoien
Itzultzailea. Urte luzez EEBBetan bizi izandakoa, baita Berlinen ere bolada batez. Berlinen zela ezagutu zuen Alicia, emaztea izanen zuena. Iruea inguruan paratu ziren bizitzen, harik eta Josemak bere homosexualitatea aitortu eta banandu ziren arte. Aurrera autogorrotoaren eta bere buruarekiko penaren artean bizi izan da.
Txema Kortes
Langabetua. EHGAMeko kidea izan zen. Irueko Takonera parkean asko ibiltzen zen, oso argi dauzka, sufritu egin dituelakoz beharbada, sexu aukeraketa eta boterea lotzen dituzten harremanak.
Nikasia Urruti
Hirurogeita hamabi urterekin hil zen bizitza osoa nobio alemaniar baten esperoan egon ondoren. Herriko zenbait jendek duda egiten zuten nobio hura izan bazenik ere. Anjelines Berasategiri Mikel Urruti senarra (eta Nikasia Urrutiren iloba) hil zitzaionean asko kontsolatu zuen Nikasia Urrutik, orduak egiten zituzten elkarrekin paseatzen. Nikasia Urruti hil zenean zentzatu egin zen ordura arte nahikoa nahasirik zebilen Anjelines Berasategi.
Martin Mann
Laurogei urterekin hil zen Berlinen. Alemaniako Alderdi Komunistako partaide izateak jarri zizkion atzetik Hitlerren atzaparrak. Horietatik ihesi ailegatu zen Euskal Herrira. Hemen zebilela Nikasia Urruti aurkitu zuen, eta halako harreman bat edo izan zuten. Guda amaitu zenean Berlinera itzuli eta ezkondu egin zen. Ez dauka seme-alabarik.
Maddi Susaeta
Sorgina, emagina, kontseilaria, ukendugilea eta beste zenbait gauza. Etorkizuna makurtu egiten da bere aurrean.
Joxemiel Erreparatz
Igeltseroa. Botereari beti kontra egiten dioten horietakoa bada ere, azken honetan aberri galduen bila dabil. Aurkitu nahian-edo tresna zaharren bilduma egiten hasi da.
Capone
Joxerra Agirreren txakurra. Arrazaz artzakurra. Begi zorrotza du gizakion neke eta mixeriak aztertzeko. Ederki bizi zen Joxerra Agirrerekin harik eta...
Hortik aurrerakoa kale-zakur baten desolazioa baino ez da. Nemesio Lakartek jaso zuen etxean.
Lukas Oihenart
Trokelean aritzen zen eta trokelean aritzen da. Isiltasunera ailegatu nahi luke, jadanik esateko ezer ez daukanaren lasaitasunez. Ez du batere oroiminik atzera begiratzerakoan.
Ana Yoldi
Tabernaria. Bizitzako gauzarik handiena amodioa dela irakatsi zioten; horretan bizi izan da, nahiz eta amodioak huts egin behin baino gehiagotan. Banandu egin zen senarrarengandik, Andres Basterrarengandik, eta iraganak ditu desamodioaren gorroto-bideak, eta prest da berriz ere amodioaren gudetan arakatzeko. Gero eta ohartuago dago beste batengana goazenean garraiatzen dugun zamaz. Anne Sexton poeta amerikarrarekin ikasi du, eta bizitzak eman zaflakoekin.
Andres Basterra
Ana Yoldirengandik banandutakoan joan zen Kubara iraganik gabeko bizitza bizitzera, iraganak pertsekutatu egiten baitu. Umetan Ana Yoldiren etxean ikusitako eszenak betiko markatu zuen.
Xabier Bizi
Filosofia irakaslea. Pausatua, gozoa, lasaia. Gaztetan tristurak eta ilunpeek tentatu zuten; egun, ordea, alegrantziaren apustua egiten saiatzen da, nahiz eta horretarako berebiziko indarrak behar izan. Susmagarria da zeinen entzule ona den; bizitza mailegutan bizi duelakoz ote? Besteren bizitzak bizi dituelakoz?
Anjelines Berasategi
Etxandrea. Mikel Urruti senarra hil zitzaionetik kamisoi bizimodua egitea erabaki zuen. Mina balizko hipotesia baino ez den munduan bizi nahi du, mina behin pairatzearekin nahikoa izaten delakoz. Minari zentzua emateko patu bat oparituko diote baina, hasieran, ez du onartuko. Objektuen mundu epelean bizitzea aukeratuko du, baina, azkenean, onartu eginen du oparitutako patua.
Nemesio Lakart
Endika Lakarten aita. Andrea aspaldi hil zitzaion eta semea etxetik eraman zutenetik arima herratu bat bezala ibiltzen da. Belaunaldiko gehienak hil zitzaizkion, eta esperoan baino ez da bizi.
Lwazi Ndubile
Afrikarra. Jaioterriko guda eta mixeriari ihesi ailegatu zen Euskal Herrira. Zaila egiten zaio, hala ere, desterruan bizitzea; John Berger nobelagile ingelesak esaten duen bezala, katramila bihurtzen baita nork bere burua aurkitzea denbora eta espazioaren ardatzak hautsi direnean.
Endika Lakart
Nemesioren semea. Kartzelan egon zen eta ihes egin zuen Mikel Urruti (Anjelines Berasategiren senarra) hil zen egun berean. Exilioan bizi da egun hartatik eta bere oraingo izatea gutunetan dago.