Aurkibidea
Bidaia antolatuak
Bonba bat daukat ene bihotzean
Normalitatea Belfasteko kaleetan
Eta nire neuronen argindarrarekin
Frigorifikoan laranja zimelduak egunkari orrialdeetan bildurik
Ez dut sekula tangorik dantzatu
Pentsamendua moldatzen dutenek
Maitasuna zedarritzen dute
Alboan ditut kritikarien iritzi zitalak
Batzuetan denok izaten dugu gogoa
Larunbat arratsaldeetan bideoa alokatzea
Badaude bi sentimendu oinarrizko
Ordubete barru garraxizko suteek
Oroimenean toki propioa hartu didate
"Inork ezin du honetaz ezer jakin"
Babesa eta izena galdu ondotik
Sententzia baliogabea
Hitzak datoz ate joka zaurituen paradisura
Egia biribilek ez naute harrapatuko ez nautelako ezagutzen
Muga ondoko herri batean bizi gintezke
Oinazeari eusteko ezagutza nonbaiten aditurik
Bizirik aterako banintz gela karratu honetatik
Aurkibidea
Bidaia antolatuak
Bonba bat daukat ene bihotzean
Normalitatea Belfasteko kaleetan
Eta nire neuronen argindarrarekin
Frigorifikoan laranja zimelduak egunkari orrialdeetan bildurik
Ez dut sekula tangorik dantzatu
Pentsamendua moldatzen dutenek
Maitasuna zedarritzen dute
Alboan ditut kritikarien iritzi zitalak
Batzuetan denok izaten dugu gogoa
Larunbat arratsaldeetan bideoa alokatzea
Badaude bi sentimendu oinarrizko
Ordubete barru garraxizko suteek
Oroimenean toki propioa hartu didate
"Inork ezin du honetaz ezer jakin"
Babesa eta izena galdu ondotik
Sententzia baliogabea
Hitzak datoz ate joka zaurituen paradisura
Egia biribilek ez naute harrapatuko ez nautelako ezagutzen
Muga ondoko herri batean bizi gintezke
Oinazeari eusteko ezagutza nonbaiten aditurik
Bizirik aterako banintz gela karratu honetatik
Badakizu ez naizela
naizen bezalakoa,
Mediterraneoko ur epeletan
galdu baitzen nire isla gardena.
Istanbulen nago
probokazio imintzio ororen zain,
patxadaz betetako
anfora koloreztatuen edukia
itsasoko uretan isuriz.
Zure itsasontzia urrutitik ikustean
orduan hasiko da lasaitasuna urrituz
eta anfora horiek
berriz ere beteko ditut,
emeki.
Menderatuko ditugu
mendebaldetik datozen
haize epelak,
esentziaz betetakoak.
Ez gara ikaratuko
itzulbiderik ez dagoela jakitean,
ez dugulako sorterrira itzuli nahi.
Ez da ezinbestekoa sorterrira itzultzea.