Aurkibidea
MUNDUTIK AT
GURE BIZILAGUNAK
ZORTEAREN MENDEKOAK
Loterian inoiz jokatzen ez duen puta
Ugari dira munduan beren belarri biekin
Gaur egun ez dago noski klase diferentziarik
"Probidentzia izan da", entzun izan dut maiz
EGUN EROKO KANTAK
ILUNBEA
LO SPLENDORE DEI CASTRATI
Izan ere garai txarra bizi garen hau
Iturri fidagarrien bila idoro duzu
HAURKARIAK
Tarta erraldoiaren atzean jarri duten
Hain ttipiak eta zein goiz eta zuzen
Askatasuna, esate batera leihoa zabaldu
Ikasgelako arratsalde amaigabearen ostean
AMETSAK ETA ITZARRERAK / MAITASUN SETATIAK
Bart irakurtzeko gaur izkiriatua
Hika eginen dinat, hasiera hartan bezala
BITORIA ETA (D)ERROTA
Errota Zaharreko mutiko koskorrak
Euskarazko lehen liburua Meza Santua
Frantziara joan delarik ez da Frantzian badaki
Hots berdineko bala guztiek ez dute mintzo bera
Aro zaharraren epilogoan atzerriratuak
Katedral neogotikoaren parean ez da Lauaxeta
Aspaldiko hainbat autogobernuzalek
Nafarroa zeureganatu gura ei duzu
Aurkibidea
MUNDUTIK AT
GURE BIZILAGUNAK
ZORTEAREN MENDEKOAK
Loterian inoiz jokatzen ez duen puta
Ugari dira munduan beren belarri biekin
Gaur egun ez dago noski klase diferentziarik
"Probidentzia izan da", entzun izan dut maiz
EGUN EROKO KANTAK
ILUNBEA
LO SPLENDORE DEI CASTRATI
Izan ere garai txarra bizi garen hau
Iturri fidagarrien bila idoro duzu
HAURKARIAK
Tarta erraldoiaren atzean jarri duten
Hain ttipiak eta zein goiz eta zuzen
Askatasuna, esate batera leihoa zabaldu
Ikasgelako arratsalde amaigabearen ostean
AMETSAK ETA ITZARRERAK / MAITASUN SETATIAK
Bart irakurtzeko gaur izkiriatua
Hika eginen dinat, hasiera hartan bezala
BITORIA ETA (D)ERROTA
Errota Zaharreko mutiko koskorrak
Euskarazko lehen liburua Meza Santua
Frantziara joan delarik ez da Frantzian badaki
Hots berdineko bala guztiek ez dute mintzo bera
Aro zaharraren epilogoan atzerriratuak
Katedral neogotikoaren parean ez da Lauaxeta
Aspaldiko hainbat autogobernuzalek
Nafarroa zeureganatu gura ei duzu
GAUEKO KOBLAK
Ilargia dirdizari
gauez loaren beilari,
zu ene ametsik goxoen eta
ederrenen margolari.
Bailaran gaindi ur hotsa,
enegan zure ahotsa,
oihartzun horren xeraz barnea
zeina omen den bihotza.
Bihotza dela diote eta
beleak nahi dit erauzi,
gogo bizia, bizi gogoa
eta arrosa ebatsi.
Arrosa ba ote hobe?
arantzadun baina lore,
esperantzaren berdea ere
behazunaren kolore.
Zuhaitzak lurra ezagun,
nik bakardadea lagun,
tristura ez den zirrikitu bat
bilatzen egunik egun.
Eskas basoan haritza,
mortu honetan geriza,
hamasei bider irakurri dut
zure azken eskutitza.