Bala zeru urdina
Bala zeru urdina
1993, poesia
66 orrialde
84-86766-45-1
azala: Kent Williams
Xabier Aldai
1975, Azpeitia
 
2000, narrazioak
 

 

Bart ez naiz maitatua sentitu

egun esperantza beharrezkoa da

M..... gizon bakar bat eskean

        ura bezala ene eskuan

        amiltzen lau hankan txakurka

        musu batez atzipetua

M..... neuregandik etorriz ezin naiz urrutiagotik etorri

etxemaite honetan

pelikanoak hesteetan harrizko habiak egiten

egunsentia ehotuz

Budaren hirugarren begia eurijasan gure gainera

oso-osoan ernetuz tanta odoltsuak

ezagut dezatela zuen bero gorria

etxemaite honetan irabazlea beti etxemaite

suabeki diztiratzen oinazearen itxaropena ukaturik

gaua saminez pintatzen ikusi haut bart

etxemaite honetan