Bala zeru urdina
Bala zeru urdina
1993, poesia
66 orrialde
84-86766-45-1
azala: Kent Williams
Xabier Aldai
1975, Azpeitia
 
2000, narrazioak
 

 

Itsasoa

ez sinets entzuten duzuna

ez begiek esaten dizutena

ixtearekin batera

arerioa senti dezaket urez beterik ontzia

ezin gehiago ez dago itzultzerik ez dakit

nondik datorren popan eguna itxaropena

amaitzen zait ez beste goizik ez haizerik

gose naiz

ez dut aski ez da kasualitatea inork ez du izaten

neretasunaz darrai kresalak bere senide

guztiak gonbidatu ditu azken bazkarira bapatean

ohe gainetik begiratzen dut izara jaso eta luzaro

isiltasunean uxatzen ditut euliak zugandik eskuak

bularrean bildurik hizketan hasi behar duzula dirudi

hilda zaude oihal guztiak haizetara abiadura handiagotuz

erabaki sendo bat hartu dut

ene burua deusezteraino saiatuko naiz

untzi bat ordu oro haragi zail honetan itsasoaren

hareazko erlojua hustutzean higitzen odola

isurtzen hasten da mastaren leporaino iristen alferrik

da jada ezin dezakete ezer ifarreko izar guztiek

itsasoaren egarriak mihia irentsi begi bien artean

gizondurik sentiarazten nau hilik baino hobeto sentiarazten

gaua egiten zait sabelean hasperenka

untzirik ederrenak eromenaz ez naiz salbu inon

azpitik olatuak lehian inguratzen zaizkit goseti

mugimendu biribilez eta aparrez gorpu guztiak

mordotan pilatzen aspaldian urrundik entzundako kanpaiak

orain bertan jo arren guztiei erakusten

beti bezala natorrela norbait ahaztu dudala begiak

untziaren gila jarraitzen

marinel guztiak beren tokietan lokarturik

ahoak zabalik begiak inora hilik eta hotz