
Led
dirdirarekin
hertsi genituen
zelaiak
ilunabarrak
tontorrak
labarrak
debekuak
gorputzen paralisira
bultzatu nahi gintuenean.
Aitaren, semearen
eta espiritu sainduaren
izenean, men.
Ezezagunak zitzaizkigun
larru eta usainek
hartutako
gure hankak.
Ukatutakoen
igurikapenean.
Jaungoikoa goratzeko
xuxurlak
hesolak ziren
bularraldeak
zeharkatzen.
Isiltasunak
ezpainak
josi zizkigun.
Hizkuntza.
Pentsamendua.
Nahia.
Hustasunaren
anplifikazioak.
Kaligrafiak
eskuin eskuarekin
behar zuen.
Esentziekin
konektatuko zukeen
ezein keinuren
beldur,
esku ahurrak
sokekin
lotu zizkiguten,
sakrilegioan
errezoak
amesgaiztoetako
mamu
bilakatu.
Gorputzen koreografia
ezin ukitu.
Itzulerako bidean
belaia besarkatzen zuen
linea elektriko eroria
maitasun keinurik
fidelena iruditu zitzaigun.