Balizko erroten erresuma
Balizko erroten erresuma
1989, poesia
116 orrialde
84-86766-18-4
azala: Garbiņe Ubeda
Koldo Izagirre
1953, Altza-Antxo
 
2016, narrazioak
2015, nobela
2013, poesia
2011, nobela
2010, saiakera
2009, nobela
2006, poesia
2006, kantuak
2005, narrazioak
1998, nobela
1998, kronika
1997, poesia
1996, erreportaia
1995, kronika
1987, ipuinak
Balizko erroten erresuma
1989, poesia
116 orrialde
84-86766-18-4
aurkibidea

Aurkibidea

ATEAK ITXIAN EGINDAKO HITZAURREA

Nire bekatuak ez du mea culparik ordea

IZAN NINTZEN POETA HARI LEHEN GUTUNA

Itsaso mutu bat margotu huen

Galdu huen guardasola hura behar huke orain

Lehen personan mintzo hintzen zuka heure bihotzari

ERROTARI ZAHARREN OROITARRIA

Lauaxetaren betaurrekoak

Nik ere banuke nahi izanez gero

Ulertzen dut poeta frantsesaren izua

Merezi zenuen afusilatzea

Telefonoaren hariak moztu ditugu

Lizardiren mendia

Berriro igo nauzu zure mendira

Euriaren izenak bezain haizearen irria triste

Argiak ez beste ditut maite

Arestiren mailuma

Bakarrik hil zinen Aresti hil bakarrik

Atera zenuen florerotik euskal poesia

Egia besterik ez zela zure ahotik aterako gezurrik

Maizegi ematen diogu negarrari

ATLAS GALGARRIA

Iheri ez baldin badakizu hondarrera zoaz itsaso honetan

Ez dago erresuma honetara lekarkeen oinatzik

Sufritzen dakigunak bakarrik bizi gara

Albatros zaharra uste genuenak tronpatu egin gaitu

URAK DAKARRENA

Ugariak dira tunelak

Ibai hau ez da ur zurbila

Nire ibaia ez dator itsasora

URAK EZ DAKARRENA

Pistolek balakatuak ez dakigu

Oraindik ez dut hitz hori aurkitu

TANTA BAT URETAN

Nire ibaia ez dator itsasora

HIRI LUMATUAK

Chove na cidade diot

Nire bihotza hiri lumatuez dago habitatua

Hiri guztiak ez dira irin

Luma bakarrak ezin du hegalik

Luma bakarrak ez daki hegan

Urak darama

HEMEN

Hemendik idazten dugu orain

Gauaren katu haundixa datorrenean

Itsua zara ni edertzeko eta ez zaitut nahi lo

HAN

Han

Punching-ball bat izana zen baina

Hilobia oinezkatzeaz akiturik

KANPOSANTUKO NUARBE

Hilobian sorturik bakarrik dira ederrak larrosak

Pinudi baten erdian kanposantuko nuarbe

BIHAR

Nire loreak ez du aldarerik

Azken barrikada lastozko andramaloak eta trapuzko

IZAN NINTZEN POETA HARI AZKEN MEHATXUA

Karranka zuri bele luma zuriko

Eskuak ez daki entzuten

Balearen zurrunga besterik ez zekarren itsasoa

Erosi: 6,85
Ebook: 3,12

Aurkibidea

ATEAK ITXIAN EGINDAKO HITZAURREA

Nire bekatuak ez du mea culparik ordea

IZAN NINTZEN POETA HARI LEHEN GUTUNA

Itsaso mutu bat margotu huen

Galdu huen guardasola hura behar huke orain

Lehen personan mintzo hintzen zuka heure bihotzari

ERROTARI ZAHARREN OROITARRIA

Lauaxetaren betaurrekoak

Nik ere banuke nahi izanez gero

Ulertzen dut poeta frantsesaren izua

Merezi zenuen afusilatzea

Telefonoaren hariak moztu ditugu

Lizardiren mendia

Berriro igo nauzu zure mendira

Euriaren izenak bezain haizearen irria triste

Argiak ez beste ditut maite

Arestiren mailuma

Bakarrik hil zinen Aresti hil bakarrik

Atera zenuen florerotik euskal poesia

Egia besterik ez zela zure ahotik aterako gezurrik

Maizegi ematen diogu negarrari

ATLAS GALGARRIA

Iheri ez baldin badakizu hondarrera zoaz itsaso honetan

Ez dago erresuma honetara lekarkeen oinatzik

Sufritzen dakigunak bakarrik bizi gara

Albatros zaharra uste genuenak tronpatu egin gaitu

URAK DAKARRENA

Ugariak dira tunelak

Ibai hau ez da ur zurbila

Nire ibaia ez dator itsasora

URAK EZ DAKARRENA

Pistolek balakatuak ez dakigu

Oraindik ez dut hitz hori aurkitu

TANTA BAT URETAN

Nire ibaia ez dator itsasora

HIRI LUMATUAK

Chove na cidade diot

Nire bihotza hiri lumatuez dago habitatua

Hiri guztiak ez dira irin

Luma bakarrak ezin du hegalik

Luma bakarrak ez daki hegan

Urak darama

HEMEN

Hemendik idazten dugu orain

Gauaren katu haundixa datorrenean

Itsua zara ni edertzeko eta ez zaitut nahi lo

HAN

Han

Punching-ball bat izana zen baina

Hilobia oinezkatzeaz akiturik

KANPOSANTUKO NUARBE

Hilobian sorturik bakarrik dira ederrak larrosak

Pinudi baten erdian kanposantuko nuarbe

BIHAR

Nire loreak ez du aldarerik

Azken barrikada lastozko andramaloak eta trapuzko

IZAN NINTZEN POETA HARI AZKEN MEHATXUA

Karranka zuri bele luma zuriko

Eskuak ez daki entzuten

Balearen zurrunga besterik ez zekarren itsasoa

 

 

Benazko poesian
balizko errotak

 

Jose Luis Otamendi

 

Hodeien lauroinka ez da historiaren kurpila, bizkor doaz euri-herri honetan galego haizeak bultzata; gu berriz herren lurrean. Ai isil bagintez aduana orotan barne-hazkurak deklaratu nahi izan gabe. Ordea poesia dugu sujeta, hots, minberatasunaren tajukera, hots, paisaia eta galde urragarriak, hots, ez dakita.

        Kreazio osteko astelehen elkor hartan, beharbada giza-siniskerak edertzeko sortuko zen poesia, edota ardiek jandako iluntzeak ez ahanzteko. Poesiaz komunikazio, gogoetagune, erresistentzia dela, joko, ezinaren artea dela esana dago, botalarria dela, krimen apaina. Ez da, hala ere, eder kontu hori barruak jaten dizkiguna, baizik eta, zer egin ederraren hilotzarekin. Alferrik ari garen jakitea, zergatik hasi ginen behiala eta amore ematekotan nori eman gure amorea. Hara hor koxka.

        Poesian nola bizitzan inozentzia utzi beharra dago galtzen, tamaina batera iritsita ezin ibiliko gara «txoria naiz ala otea?», bekatu egiten ikasteko pudorea behar da, lotsa. Halatan jabetzen gara eguneroko bizitzak bahiturik gauzkala, ahantzia dugula harkaitzek, apoek nolako begiz ikusten duten, zelan mintzo zaizkien kondenatuak goizalba krudelari. Poetika modernoa subjetibatze prozesu batean mamitu dena bistakoa da, horrexegatik joan-etorriko ibilia osatzea eskatzen zaigu, gabiltzan lurra larri zedarritua datza, kateatzen ditugun hitzek mundu osoa utz dezakete ate. Organikoa dateke poesia zilegi, ez harri, loratu bezala usteldu eta biztu egin ahal dena. Baratza honetan gotzonak hazten dira, hurrena patrika batetik ihesi infartoak eragin ditu poematto batek. Oraindik ez dakigu zer den. Ez da gizakia bizi ahal poesiarekin bakarrean; gabetanik zurmin, gorputza eskas duen arima.

        Mundua ulertu, edo asmatu egin behar da bederen, serio ausnartu geure baitan, hobetzekotan ezer. Kantatu bai, poema batek kanta lezake iraultza, ordea ezin du ez den tokian ernaraz. Iraultza bakoitzak zenbat helize egindako poeta, haragi zirtzilik maiteminezkotan, korbata horia, derrota sakonegiak. Haur izaritik erabat irentzeke geundela irakatsi zigun, egun gizon-emakume egiten ari gara bere odoletan eskumuinak iratoz. Zein zapart ederra hitz batek eztieulien jardun izunari. Izan ere borrokarako da poesia, branka hotsa du arnasak ezkaratzetan, gure gibela amiltoki paregabea da Ikarorentzat, odola loditu egiten zaigu horizontea jotzean horrenbeste irakinaldiz. Hemen gehienak dira Jainkoa oso larri zenean jaioak, ez bait zeukaten liburu xahar bat baino hotza kentzeko. Eta poesia besteren bila dabil, eta hitzak ez du hitz soilean, ez farfailetan loratzerik. Ez dute ez, hitzetan hustu behar hitzek. Ez haatik ekintzek pantano edo pariamentutan lotaratu. Amodioa zein kaiolatan lerratu, eta lurraren besarkatze errotiko hori, eta ilargiaren zahagia legezko arpilaketa eta berriz aurkitutako zilarrezko «h»ak. Zein kategoria ezarri hire suminaren karatxoari, eta bala bat ez al da aski hitz minbera traizioaren sabelean. Lora bitez gure gorputzetan ekintzak, eta hitzak txarrantxazko distantzietan. Ez ditzagula ezkutatzeko balia. Bihotza dugu gure batailetan ezkutu bakar. Eta galdu eginen dugu irabazteko.

        Poetika nahi dugu berritu. Omen. Ezer berritzekotan, abangoardia borondatea duenak badaki inoiz azkenputz izateko ari dena. Eta hemen. Euskal Herrian, euskal poesian amenik ez.

        Balizko poetikarik egituratzekotan benazko hitzek osatuko dute, denboraren harian eskegita eguzkitara, zuzenak batzuk eta lokak besteak, lainoak eta harroak; ez ordea eguteraren morroi, ez haize alde. Kontra eta giza-bihotz ainubeak larrutze aldera. Aldenik alde hartuz lurralde hori. Aldioro betidanikoa minbera lezakeen hitzaren bila ibiliko gara ihintza suhar hura noiz eihoko.

        Aurrez aurre begiratuko dio poetak bere aldiari. Salatu behar dira mihin zuriko kanpaiak, gizakia zapuzteko baliatzen dutelako poesia eder kiratsetan, on egiten dutelako gezurra eta gezurra ondu, oinen azpiko hondarra jaten digutelako oinez nahi dugunoi, eurak zaldizko dira. Oker dabiltza denetatik behar dela diotenak, gauza bat da negu gorria nola igaro eta kortesia bestea, egizue kontu Noek zenbat abereri galerazi zion geroa.

        Poetika berrien xedea ez da ezer estrainekoz sentiaraztea ez bada, ez bada marea nola etzaten den otzan ekintza eder baten aitzinean eta «negroa naiz» oihukatu, ez baldin bada auto bat diren zuhaitzak oro aurretik eraman nahi dituena.

        Eta geure barne itsasoan holandestuta ahots anitz dugu. Etxekoak nola auzo urrunetakoak. Gogotik maite eta gorroto ditugun bozak. Amata ezin zorrak birao bat edo aitagure birekin.

        Gogoko kantoiak zorrozten dizkigu poesiak, eta zerriei leña. Hortik aurrera norbere historia-geografiak definitzea dator, noiz-nongo nahi dugun izan, noiz-nongo ahal dugun izan. Hortik aurrera lana bizitzaren plazerra eta mina baitaratzearena. Ezin etsi du poemak truke paper izatearekin, guk ezin dugu sentimentu huts garela sinestuta ibili «banoa, ni ez nago hemen» esaka urak harrotu orduko. Gotzonak harrak gobernatu zale direnak ditugu maite, eternitatea opari aisa emango luketenak desio truk, baina ordain merkeagoz ari zaigu minutuero klaska. Poesiak esperientzia-emozioak polarizatu egiten ditu, etengabe dihardu gauzei xaxaka alde nahiz kontra jar dakizkigun, mintza daitezen; egunerokotasun antzuaz landa ere zabaltzen duelako errealitateak bere errainua. Poema bera bilakatzen da emozio eta esperientzia iturri, irakurlearen gogoan edota poetaren ganbaran lozorroan leudekeenak iradoki ezean. To eta no ekin behar dugu errealitate anitzekin harat honatean. Poema zertzen duena gogoa, intentzioa da, estiloa, musika eta irudiak, eta noiz-nola gertatuak. Ez bait da berdina gurean idatzi edo Maze-ko harresi ostean, ez bait da berdina gurean irakurri edo hiru-lau etsipen barru. Hunkitzen ditu lanak.

        Gainerantzean norberari dagokio izakitako bulkadari eustea, hortik sentiberatasuna alda lezakeelakoa. Betidanik ari da lurralde bizigarri bila, betidanik ari zaigu esaten hilen garela, non harro litekeen esperantza, bi bihotzek batek baino gehiago sufritzen dutela eta banandu ezkero hautsi, betidanik ari zaigu esaten zein txikar eta eder garen isilaren aldamenean. Metatutako oroitzapen bakoitzetik ari du euria. Behinbehinekoak dira gure garaipenak, ez gaude konforme xoratu berri gaituen hitzaren doinuarekin, nekez ezabatzen dira hemen sirenen garraixiak larrutik. Argi hemengo sirenekin. Ohera lotzen gaitu beldurrak maizegi. Giltzurrunetan harriak ditugu gure amodioen korritu esketan datozenak uxatzeko. Eman handiko odola behar dugu. Hitza dezagun bihotzaren giltza, mirarizko hitzak, haurren begirada itzaltzeko hainakoak, hitza lainomugan goiza igan ezinik.

        Malmetituta gaude. Berriro kemena eskatzen zaio poesiari, aldioro behin bakarrik. Geroak lur jo egin zuen. Hemen.

 

Azpeitia, 1991ko udazkena