Balizko erroten erresuma
Balizko erroten erresuma
1989, poesia
116 orrialde
84-86766-18-4
azala: Garbiņe Ubeda
Koldo Izagirre
1953, Altza-Antxo
 
2016, narrazioak
2015, nobela
2013, poesia
2011, nobela
2010, saiakera
2009, nobela
2006, poesia
2006, kantuak
2005, narrazioak
1998, nobela
1998, kronika
1997, poesia
1996, erreportaia
1995, kronika
1987, ipuinak
Balizko erroten erresuma
1989, poesia
116 orrialde
84-86766-18-4
aurkibidea

Aurkibidea

ATEAK ITXIAN EGINDAKO HITZAURREA

Nire bekatuak ez du mea culparik ordea

IZAN NINTZEN POETA HARI LEHEN GUTUNA

Itsaso mutu bat margotu huen

Galdu huen guardasola hura behar huke orain

Lehen personan mintzo hintzen zuka heure bihotzari

ERROTARI ZAHARREN OROITARRIA

Lauaxetaren betaurrekoak

Nik ere banuke nahi izanez gero

Ulertzen dut poeta frantsesaren izua

Merezi zenuen afusilatzea

Telefonoaren hariak moztu ditugu

Lizardiren mendia

Berriro igo nauzu zure mendira

Euriaren izenak bezain haizearen irria triste

Argiak ez beste ditut maite

Arestiren mailuma

Bakarrik hil zinen Aresti hil bakarrik

Atera zenuen florerotik euskal poesia

Egia besterik ez zela zure ahotik aterako gezurrik

Maizegi ematen diogu negarrari

ATLAS GALGARRIA

Iheri ez baldin badakizu hondarrera zoaz itsaso honetan

Ez dago erresuma honetara lekarkeen oinatzik

Sufritzen dakigunak bakarrik bizi gara

URAK DAKARRENA

Ugariak dira tunelak

Ibai hau ez da ur zurbila

Nire ibaia ez dator itsasora

URAK EZ DAKARRENA

Pistolek balakatuak ez dakigu

Oraindik ez dut hitz hori aurkitu

TANTA BAT URETAN

Nire ibaia ez dator itsasora

HIRI LUMATUAK

Chove na cidade diot

Nire bihotza hiri lumatuez dago habitatua

Hiri guztiak ez dira irin

Luma bakarrak ezin du hegalik

Luma bakarrak ez daki hegan

Urak darama

HEMEN

Hemendik idazten dugu orain

Gauaren katu haundixa datorrenean

Itsua zara ni edertzeko eta ez zaitut nahi lo

HAN

Han

Punching-ball bat izana zen baina

Hilobia oinezkatzeaz akiturik

KANPOSANTUKO NUARBE

Hilobian sorturik bakarrik dira ederrak larrosak

Pinudi baten erdian kanposantuko nuarbe

BIHAR

Nire loreak ez du aldarerik

Azken barrikada lastozko andramaloak eta trapuzko

IZAN NINTZEN POETA HARI AZKEN MEHATXUA

Karranka zuri bele luma zuriko

Eskuak ez daki entzuten

Balearen zurrunga besterik ez zekarren itsasoa

Benazko poesian balizko errotak. Jose Luis Otamendi

Erosi: 6,85
Ebook: 3,12

Aurkibidea

ATEAK ITXIAN EGINDAKO HITZAURREA

Nire bekatuak ez du mea culparik ordea

IZAN NINTZEN POETA HARI LEHEN GUTUNA

Itsaso mutu bat margotu huen

Galdu huen guardasola hura behar huke orain

Lehen personan mintzo hintzen zuka heure bihotzari

ERROTARI ZAHARREN OROITARRIA

Lauaxetaren betaurrekoak

Nik ere banuke nahi izanez gero

Ulertzen dut poeta frantsesaren izua

Merezi zenuen afusilatzea

Telefonoaren hariak moztu ditugu

Lizardiren mendia

Berriro igo nauzu zure mendira

Euriaren izenak bezain haizearen irria triste

Argiak ez beste ditut maite

Arestiren mailuma

Bakarrik hil zinen Aresti hil bakarrik

Atera zenuen florerotik euskal poesia

Egia besterik ez zela zure ahotik aterako gezurrik

Maizegi ematen diogu negarrari

ATLAS GALGARRIA

Iheri ez baldin badakizu hondarrera zoaz itsaso honetan

Ez dago erresuma honetara lekarkeen oinatzik

Sufritzen dakigunak bakarrik bizi gara

URAK DAKARRENA

Ugariak dira tunelak

Ibai hau ez da ur zurbila

Nire ibaia ez dator itsasora

URAK EZ DAKARRENA

Pistolek balakatuak ez dakigu

Oraindik ez dut hitz hori aurkitu

TANTA BAT URETAN

Nire ibaia ez dator itsasora

HIRI LUMATUAK

Chove na cidade diot

Nire bihotza hiri lumatuez dago habitatua

Hiri guztiak ez dira irin

Luma bakarrak ezin du hegalik

Luma bakarrak ez daki hegan

Urak darama

HEMEN

Hemendik idazten dugu orain

Gauaren katu haundixa datorrenean

Itsua zara ni edertzeko eta ez zaitut nahi lo

HAN

Han

Punching-ball bat izana zen baina

Hilobia oinezkatzeaz akiturik

KANPOSANTUKO NUARBE

Hilobian sorturik bakarrik dira ederrak larrosak

Pinudi baten erdian kanposantuko nuarbe

BIHAR

Nire loreak ez du aldarerik

Azken barrikada lastozko andramaloak eta trapuzko

IZAN NINTZEN POETA HARI AZKEN MEHATXUA

Karranka zuri bele luma zuriko

Eskuak ez daki entzuten

Balearen zurrunga besterik ez zekarren itsasoa

Benazko poesian balizko errotak. Jose Luis Otamendi

 

 

Albatros zaharra uste genuenak tronpatu egin gaitu, portu faltsura eraman du gure untzia lainopean. Eta etzanda gelditu da, lehorra jota, sabela zapartaturik, itsasora ezinik legokeen balearen antzo. Uhinek zakar astintzen dute, eta ez dago untzia husterik.

        Zerrazoia altxatzen hasi duelarik izututa gelditu gara: lainoa ez da lainozkoa, bele samaldak dira guregana etorki, untziaren hondakinetara gose. Hauen karranka zen salbamendura zetozkigukeenen arraun-marruma. Hobe Albatros madarikatu hura akatu bagenu. Bazterrik gabeko itsasoan holandestu behar bagenukeen ere.

        Estali dituzte kanoien ahoak, urratu dituzte belak, txirtxilatu dute gure bandera. Ah, mokoon karraska, untziak ekarri behar lukeen kontrabandaren zain zorroztuak. Hartu dituzte lekurik egokienak mariak behera egitean gure untziaren zauriari ekiteko. Untzia Belate berri egin da.

        Eztul egin dut, arnasa hartu dut, eta bizia salbatu nahi duenaren ahotsik beleenaz kantatu dut:

 

                ONE BALLAD FOR THE RAVENS

 

                        The ravens of black feathers

                        The ravens of white pen

 

                Eskerrik asko senide onak

                Poetak luma zuriko

                Banekien ez ninduzuela

                Itolarrian utziko

                Zatozte denok untziko

                Berriro elkar besarkatzeak

                Ez nau poztutzen gutisko

                Zuen eskas egin nuen sarri

                Nenbilela urrutiko

                Mendian edo huriko

                Zuek noiz irakurriko

 

                Nork du merezi lumadunetan

                Poesiaren koroia

                Ereinotzaren hostoan dabil

                Belea edo erroia

                Mihina ez du herdoia

                Mutuko ahal da behin betirako

                Erresiñola etoia

                Gure arraza ez da izanen

                Bere kantuen morroia

                Halaxe aitortzen ohi da

                Beleak jo zuen goia

 

                Gora dezadan moko betean

                Kaiolako ez den kanta

                Haren berdinik ez du basoak

                Hasten bagara karranka

                Ze sinfonia xarmanta

                Hura bai ezti hura bai eder

                Hura ez baita marranta

                Hura entzuteak bihotza hustu

                Egiten dit tantaz tanta

                Esaeretan esanda

                Belea berdintzen lan da

 

                Poeta zaharron bizimodua

                Ez da gauza erosoa

                Sekulan ere ez zaigu falta

                Lumakoen erasoa

                Hau ez da patu gozoa

                Entzun baldin baduzue inoiz

                Egin nintzela usoa

                Sinestazue bele lagunok

                Gezurra dela osoa

                Ni ez naiz hain inozoa

                Belea ez baita zozoa

 

        Jauzi egin behar izan nuen. Itsasoak arkaitzetara bota ninduen. Malkarrean gora abiatu nintzen ahal nolaka. Atzean zetozkidan beleak beleka. Zauri bete nintzen. Errota zahar bat topatu nuen baso bazterrean. Hela egin nuen. Bultza egin nuen atea. Arratoiez gainezka zegoen, baina irri karkaila zoro batean agurtu nindutelarik ohartu nintzen bele artean nintzela berriro: arratoi lumadunak. Hotzikara larru egin zitzaidan, bustia bainengoen.