kritikak:
Iturrino Handia Hasier Etxeberriarekin berbetan, Mikel Ayerbe,
Berria, 2007-03-18
«Neurri egokia aurkitu dut Etxeberriaren liburuan. Esperpento eta zirku batetik ateratako pertsonaia horiekin (eta pertsonaia guztiak sartzen ditut zaku horretan, benetakoak eta asmatuak) istorio are zentzugabeagoak eta sinesgaitzagoak asmatzeak dirudi errazena».
Hitz aspertuak, Iker Zaldua,
Noticias de Gipuzkoa, 2007-03-21
«Iturrinoren esaldien egiturak frustrazioak antolatzen ditu, guztia dago amaitzeke Iturrinoren bizitzan, zirkua bere gorenean erori zen, Wellesen filma bukatu gabe amaitu zen eta Iturrinoren burutapenak amaigabeak dira, magnetofoi batean agian ez, baina liburu honetan transkribaturik geratu direnak».
Iturrino Handia, M. Egimendi,
Aizu!, 2007-05-01
«Bada argitzen ez den beste misterio bat, irakurlea jakin-minez uzten duena: zer gertatu zitzaion gaztea zelarik Josetxo tabernariari Iturrinok ezagutu zuen egoera penagarrian aurkitzeko? Hori idazleak berak ere ez du jakingo ziurrenik, baina ariketa polita izan daiteke eskolarako».
Iruzurraren artea, Javier Rojo,
El Correo, 2007-09-05
«rlaziorik ez duten pasarteak argumentuan lotzen saiatu da idazlea, argumentua flash batzuen bidez osatuta egongo balitz bezala, inorarik gabeko bidaia dirudien zurrunbilo batean».
Alua mundua!, Aritz Galarraga,
Gara, 2007-10-20
«Etxeberriak Iturrino pertsonaia nagusia ongi baino hobeki egituratu duela iruditzen zait, baita bigarren mailako pertsonaiak ere (Plasma tabernaria, urrun joan gabe)».