Eulien bazka
Eulien bazka
2003, nobela
176 orrialde
84-95511-55-X
azala: Sonia Uribe
Hasier Etxeberria
1957, Elgoibar
2017, Donostia
 
2007, nobela
2005, nobela
Eulien bazka
2003, nobela
176 orrialde
84-95511-55-X
aurkibidea
 
Eulien bazka
Hasier Etxeberria, 2003

Damian Arruti zientzialaria (entomologoa) du protagonista Eulien bazka-k, Hasier Etxeberriaren eleberriak. Eztarrian gaitz bat duena eta hilko ote den beldur dago, horretan du gogoa, baina gertakari harrigarri batek gehiago larrituko du ustekabean: zortzi zatitan moztutako emakume-gorpu bat aurkitu du Ertzaintzak… eta, itxuraz, Damianek ezaguna du: emazte ohia.

kritikak:
Euliak, Joxean Muńoz, El Diario Vasco, 2003-04-27
«Asko hitz egin zen iaz euskaraz egindako zinemaz, haren premiaz eta erronkari eusteko grinaz. Geldirik dago zinemaren mundua, baina bitartean idazleak ari dira gure fikzio gosea asetzen, hemen, eta hemendik beltz eskribituaz».
Errealitatea antzeman eta iritsi ezina izaki, Mikel Asurmendi, Irunero, 2003-05-01
«Eleberria maite baduzu, hona bere txikian, eleberria eta orobat literaturarekin adiskidetuko zaituen eleberria».
Hilketa ikertzen, Javier Rojo, El Correo, 2003-05-07
«Nobela beltzaren generoan aurketzen du bere oinarria (hilketa bat argitzea da istorioaren abiapuntua), baina genero hau kanpoko jantzia baino ez da».
Ikustekoa, Igor Estankona, Deia, 2003-05-20
«Sakonean beti dago egia eta gezurraren muga lausoen gaineko azterketa egiteko ahalegin bat. Hori da irakurlearentzat prestatutako ustekabekoa».
Zoriona, kaka zaharra, Maider Ziaurriz, Egunero, 2003-05-31
«Irakurleari, berriz, ez zaio damutuko ezusteak maisuki elkarlotzen diren eleberri hau irakurtzeko beta hartu izana; areago, gozatu ederra hartuko du Hasier Etxeberriaren hizkera bizi eta joria dastatuz».
Hegaberaren bizi-mina, Oier Guillan, Gara, 2003-05-31
«Kontraesanen bihurgunetik, Damianek nolabaiteko zentzua duen borroka eramanen du aurrera. Ohituretara ohituegi, zenbait alderditan ustez etsituta dagoen pertsona izanik ere, beti gordetzen du gauzak aldatu ahal izateko itxaropenaren atea zabalik. ».
Eleberriari buruz, Felipe Juaristi, El Diario Vasco, 2003-08-31
«Gaur egungo eleberrigileek ez dute askorik arriskatzen, eta egiten dituzten obrek, maila handikoak badira ere, zalantzarik ez horretaz, ez dute harantzago jotzen».
Eulien bazka, Ines Buenetxea, Axular, 2003-12-01
«Txalotu egiten dut burututako aurkezlanagatik, idazkera dotorea izaki, tarteka barne gogoetez tarteka errealak diren tokizko erreferentziekin maisutasunez hornitua, irakurketari darion iradokizunezko giroak gertakarien lekuko bilakatzen baitu irakurlea».