Aurkibidea
1985
1986
1987
1987ko irailak 15
TRIAL OF EXPLANATION
1988
1989
1990
1990eko martxoak 23
OLATUAK ETA GU
1990eko irailak 1
EZTA NAHITA ERE
1991
1991ko maiatzak 16
AMODIOZKO GOGOETA
1991ko azaroak 17
IZUAREN GAILURRIK SAKONENEAN
1992
1993
1993ko abenduak 12
HAURRA ITSASORANTZ
1994
1994ko martxoak 22
IPARRORRATZA
1994ko azaroak 30
BONBA ETA KIRIKO
1995
1995eko apirilak 28
NORA OTE DOA?
1996
1997
1997ko uztailak 12
EZBEHARREAN ZORION
1997ko abuztuak 31
BERTSO DEGENERATION
1998
1998ko irailak 21
EGOSKORRA ZEN
1999
1999ko martxoak 1
ERAKUSLEIHOEN INDARRA
1999ko maiatzak 3
NIRE KOLDARKERIA
1999ko maiatzak 22
HIRE BILA NABILEN
1999ko uztailak 19
INON IZATEKOTAN
1999ko azaroak 6
NI GEHIAGO NAIZ
2000
2000ko urtarrilak 25
POLTSA BEROA
2000ko maiatzak 8
POESIARI BURUZKO IPUINA
2000ko ekainak 29
ADISKIDETASUNA
2001
2001eko ekainak 16
POEMA HERMETIKOA
2001eko uztailak 28
GORROTATZEN ZAITUZTET ORAINDIK
2001eko abuztuak 9
PNEUMATIKO HAURRIDEA
2001eko irailak 23
I CAN'T GIVE YOU WHAT YOU WANT
2001eko abenduak 1
EURIA ARI DU
2002
2002ko urtarrilak 27
BELDURTIA ZEN
2002ko martxoak 8
HEMEN EGON DA LARRIA
2002ko martxoak 31
GIZA TXULETA GORDINAK
2002ko ekainak 9
AZKEN ESPALOIEN MUTURRETAN
2002ko irailak 21
ULERTZEN EZ DUDANA
2002ko urriak 30
GIZON BAT LOTAN
2002ko azaroak 15
ABESTIAK ABAILTZEN
2003
2003ko apirilak 17
ETXE HORIEK GUZTIAK
2003ko irailak 27
BIZIKLETA ANDREGAI
2003ko azaroak 6
HORTXE BERTAN, URRUN
2003ko azaroak 26
EZER HAUTSI GABE
2003ko abenduak 18
MAITASUNA MENDIAN GORA
2004
2004ko otsailak 3
GORRIRIK ETA ORTISIER
2004ko otsailak 16
TELE-ZABORRA ASKATASUNA DA
2004ko martxoak 17
HILOTZEZ BETETAKO ZORIONA
2004ko apirilak 27
ZEDARRITU GABEKO ETXE ATARIAK
2005
2005eko otsailak 24
PERTSONAREN ERDIAN
2005eko uztailak 29
AUTOSUNTSIKETARAKO LIBURUA
2005eko abuztuak 23
TXIKITAKO LAGUNIK ONENA
2005eko abenduak 24
HAU AMORRAZIOA!
2006
Aurkibidea
1985
1986
1987
1987ko irailak 15
TRIAL OF EXPLANATION
1988
1989
1990
1990eko martxoak 23
OLATUAK ETA GU
1990eko irailak 1
EZTA NAHITA ERE
1991
1991ko maiatzak 16
AMODIOZKO GOGOETA
1991ko azaroak 17
IZUAREN GAILURRIK SAKONENEAN
1992
1993
1993ko abenduak 12
HAURRA ITSASORANTZ
1994
1994ko martxoak 22
IPARRORRATZA
1994ko azaroak 30
BONBA ETA KIRIKO
1995
1995eko apirilak 28
NORA OTE DOA?
1996
1997
1997ko uztailak 12
EZBEHARREAN ZORION
1997ko abuztuak 31
BERTSO DEGENERATION
1998
1998ko irailak 21
EGOSKORRA ZEN
1999
1999ko martxoak 1
ERAKUSLEIHOEN INDARRA
1999ko maiatzak 3
NIRE KOLDARKERIA
1999ko maiatzak 22
HIRE BILA NABILEN
1999ko uztailak 19
INON IZATEKOTAN
1999ko azaroak 6
NI GEHIAGO NAIZ
2000
2000ko urtarrilak 25
POLTSA BEROA
2000ko maiatzak 8
POESIARI BURUZKO IPUINA
2000ko ekainak 29
ADISKIDETASUNA
2001
2001eko ekainak 16
POEMA HERMETIKOA
2001eko uztailak 28
GORROTATZEN ZAITUZTET ORAINDIK
2001eko abuztuak 9
PNEUMATIKO HAURRIDEA
2001eko irailak 23
I CAN'T GIVE YOU WHAT YOU WANT
2001eko abenduak 1
EURIA ARI DU
2002
2002ko urtarrilak 27
BELDURTIA ZEN
2002ko martxoak 8
HEMEN EGON DA LARRIA
2002ko martxoak 31
GIZA TXULETA GORDINAK
2002ko ekainak 9
AZKEN ESPALOIEN MUTURRETAN
2002ko irailak 21
ULERTZEN EZ DUDANA
2002ko urriak 30
GIZON BAT LOTAN
2002ko azaroak 15
ABESTIAK ABAILTZEN
2003
2003ko apirilak 17
ETXE HORIEK GUZTIAK
2003ko irailak 27
BIZIKLETA ANDREGAI
2003ko azaroak 6
HORTXE BERTAN, URRUN
2003ko azaroak 26
EZER HAUTSI GABE
2003ko abenduak 18
MAITASUNA MENDIAN GORA
2004
2004ko otsailak 3
GORRIRIK ETA ORTISIER
2004ko otsailak 16
TELE-ZABORRA ASKATASUNA DA
2004ko martxoak 17
HILOTZEZ BETETAKO ZORIONA
2004ko apirilak 27
ZEDARRITU GABEKO ETXE ATARIAK
2005
2005eko otsailak 24
PERTSONAREN ERDIAN
2005eko uztailak 29
AUTOSUNTSIKETARAKO LIBURUA
2005eko abuztuak 23
TXIKITAKO LAGUNIK ONENA
2005eko abenduak 24
HAU AMORRAZIOA!
2006
1999ko maiatzak 20
ELKARTASUNA S.A.
«No one would remember the Good Samaritan if he'd only had good intentions. He had money too».
(«Ez zen inor samariar onaz oroituko asmo onak baino izan ez balitu. Dirua ere bazeukan»).
Margaret Thatcher
Kale ertzean eskean ari zen mozkor itxurako agure herren bati dirua emateko gelditu nintzenean izandako burutazioekin hasi zen dena. Nik emango nizkion txanpon ziztrinekin errukarri hark deus gutxi aurreratuko zuela pentsatzeak tristatu egin ninduen. Orduan, eskaleari dirua eman barik, diru hura loterian jokatzea otu zitzaidan, saririk jasotzekotan irabazitako dirua behartsuen artean banatzeko gero. Horrek behintzat norbaiti benetako laguntza emango ziola pentsatu nuen, nik emandako txanponek eskale hari eman ziezaioketena ez bezalako laguntza, alegia. Ez zitzaidan saririk egokitu orduko hartan, baina handik aurrera egun hartako burubideari lotu nintzaion: eskaleei eman barik, loterian jokatu dirua, irabazirik izanez gero irabaziak behartsuen artean banatzeko. Argi zegoen txirotasunaren arazoari konponbidea bilatzeko ahaleginean askoz ere jokabide burutsuagoa zela hura, kalean aurkitutako eskaleei berehala edozein huskeriatan ardotan kasurik gehienetan xahutuko zuten diru pixar bat ematen jarraitzea baino.
Halako batean, azkenik, sari handi bat egokitu zitzaidan eskaleentzat jokatu ohi nuen loterian, hamar familia behartsuren bizimodua zuzen-zuzenean eta behin betiko konpontzeko bestekoa bai gutxienez. Gaiari buruz sakon hausnartu ondoren, ordea, tristatu egin ninduen nire karitateak, azken batean, deus gutxi konpon zezakeela jabetzeak. Zer da, bada, hamar familiaren diru arazoen konponbidea txirotasunaren arazo latzaren aurrean? Adabaki ezin kaskarragoa baino ez, jakina.
Horregatik, dirutza harekin enpresa batzuk sortzea erabaki nuen, diruari ahalik eta etekinik handiena atera nahirik, ez nire mesedetan, jakina, txirotasunaren arazoa konponbideratzen ahalegintzeko asmoan urrats handiagoak eman ahal izateko baizik. Diruak diruari dei egiten dio egungo gure gizarte honetan, eta behin diru kopuru jakin batzuetara helduz gero, zuhur eta trebe jokatzen jakinda, diruaren hazkundea handia eta azkarra izan daiteke, hazkunde esponentziala bilatzen saia daiteke, hazkunde zinez harrigarria. Dudarik gabe, horixe zen egin nezakeen onena, horixe zen behartsuentzat eskuratutako diruari eman niezaiokeen erabilerarik zintzo eta solidarioena.
Negozio kontuetan aski iaioa naizenez, eta aholkulari onak ere bilatu ditudanez, hazkunde zinez handia izan du harrezkero nik behartsuentzat pilatutako kapitalak. Bitxia da, paradoxikoa: talde ezkertiar, ekologista eta antikapitalistak nire enpresen aurka agertu dira isuri ustez toxikoak salatuz, soldata igoerak eskatuz eta gisa horretako beste kontu batzuei helduz, kokurrentziaren legeari itzuri egiterik ez dagoela ohartu gabe eta hori da mingarriena nire benetako eta sakoneko motibazioa giza elkartasuna dela ahaztuta, nahita ahaztuta, jakina, ez oharkabean, talde horien etika aski badaezpadakoa izan ohi da-eta. Amets egitea ondo dago, oso polita da. Norberarentzat hain polita den hori, alabaina, besterentzat kaltegarri izan daiteke batzuetan. Bai kasu hauetan behintzat. Munduko txirotasunaren aurka eta justiziaren alde borrokatzeko, jokabide benetan praktiko eta eraginkorrak behar dira, ez norberaren burua ederresteko baino balio ez duten ameskeria antzuak. Ezkertiar, ekologista eta antikapitalista batzuek inozotasunez jokatzen dute horrela, baina haien buru egiten dutenek maltzurkeria doilorrez. Arriskutsuak dira oso.
Batzuetan pentsatu izan dut heldua bide dela nik sortu eta kudeatutako enpresen irabaziak zuzen-zuzenean txirotasunaren konponbiderako erabiltzen hasteko tenorea. Baina ez litzateke, nire aldetik, jokabide zuzena izango nire gogoari men egitea beste kontu garrantzitsu batzuk aintzat hartu gabe. Ez zaio honelako kontuetan bihotza buruari gailendu behar. Eutsi egin behar zaie norberaren apetak gidatzen dituen tentazioei. Diru asko dirudi eskuetan dudanak; eta asko da, izan ere. Baina deus gutxi konponduko nuke oraindik ere nire kapital osoa behartsuen artean banatuz gero. Ez al litzateke negargarria egun handi batean txirotasunaren aurka erabili ahal izango den dirua etengabeko hazkunde esponentzial ikaragarrian biderkatzen ari diren enpresa batzuen emanari mugak jartzea? Ez negargarria bakarrik: krimen barkaezina! Itxitako enpresa horien lekua beste enpresa batzuek hartuko lukete orduan, eta enpresa horien jabeek eta kudeatzaileek berentzat hartuko lituzkete irabaziak, ez behartsuen arazoen konponbiderako. Kontzientziak ez lidake inola ere horrelakorik egiten utziko.
Txirotasuna oso gaitz larria da, oso hedatua mundu osoan, eta gaitz horren agerpen guztien aurrean deus gutxi da oraindik ere nik kudeatutako enpresa guztietakoak batuz osatutako kapitala. Kapital hori hazten ahalegintzen jarraitu beharra dago, egunen batean dena erro-errotik konpondu ahal izango delako itxaropena gidari hartuta. Egia esan, etsia nago nik ezin izango dudala, tamalez, ezta ehun urte bizi izanda ere, kapital hori behartsuen artean banatzea zentzuzko eta zilegi izango den eguna ikusiko. Horregatik, enpresen kudeaketa nire oinordekoen eskuetan uzteko asmoa dut, haiek ere, nik bezala, munduko txirotasunaren aurka egin dezaketen guztia egin dezaten.
Tristatu egiten nau munduko txirotasunaren arazoa erabat eta behin betiko gaindituko deneko eguna ezin izango dudala ezagutu eta ospatu pentsatzeak, baina ziur naiz helburu solidario horren alde egin dezakedan guztia egiten ari naizela, eta, niretzat, horrek ematen duen barne bakeak, sinets iezadazue, benetan diotsuet, mundu osoko aberastasun guztiak baino balio handiagoa du.