eskerrak
New Yorkeko Liburutegi Publikoko Dorothy and Lewis B. Cullman Center egoitzaren idazketa-bekari esker idatzi da liburu hau. Hango zuzendaritzari eta langileei oso eskertua nago ni hain ondo hartzearren (Salvatore Scibona, Lauren Goldenberg eta Paul Delaverdac). Jordi Puntiri, bekaren berri ematearren. Liburutegiko Thomas Lannon eta Melanie Yolles artxibozainei, pazientziagatik. Jean Strouse, Esther Allen, Elizabeth Macklin eta Luis Martin-Estudillori, babesagatik. Rafa Yuste eta Stephanie Goloben laguntasuna ezinbestekoa izan da lan hau burutzeko. Xabier Uribe-Etxebarriaren xue taldeak diruz lagundu du egitasmoa. Lloyd familiari esker ona, batez ere Robin Lloydi. Helen Teitelbaumi ere bai. Mertxe Agundezi, abortisten aurkako epaiketaz xehetasunak ematearren. Covadonga Santisok egin zidan berba Ama Birjinaren bahiketaz, Miren Josune Ariztondok Ulezuriri buruz eta Ibon Sutargi adiskideak Kantxopeko umeen pasadizoak kontatu zizkidan.
Gorka Arreseri, azkenean. Mikel Urdangarini, izenburuko izurdea partekatzearren. JM Isasiri, aholkuengatik. Lorea Bilbaori, abentura ero honetan sinesteagatik.
Arrieta Gazagaetxebarria sendia, beti hor.
Ama, anai-arrebak, lagunak, mila esker.
Aitzol eta Eider, maite-maite.
Liburu hau elementu errealez osatutako fikzio bat da.
New Yorken,
Columbia Unibertsitateko Avery liburutegian,
2021eko urriaren 28an.