Poesia kaiera
Poesia kaiera
May Ayim
itzulpena: Garazi Ugalde Pikabea
2020, poesia
64 orrialde
978-84-17051-55-6
May Ayim
1960-1996
 
 

 

afro-alemana II

 

…ulertzen dut, bai.

Pozik egon zaitezke turkiarra ez zarelako, ezta?

Hara: izugarria da

kanpotarren aurkako jazarpen hori guztia,

            zuk ere jasan izan duzu inoiz halakorik?

 

“...”

 

Tira, baina nik ere badauzkat arazo horiek.

Nik uste dena ezin zaiola

azalaren koloreari egotzi,

eta emakume izatea ez da inon erraza.

Nire lagun bat, adibidez,

          lodi samarra da,

          eta a zer-nolako arazoak!

Zuk, aldiz, lasai antzean dirudizu.

Esango nuke

          beltzek eusten diotela oraindik

          halako berezko bizi jarrera bati.

Hemen, aldiz, aski izorratuta dago dena.

Uste dut pozik nengokeela zure larruan.

          Ez gaude Alemaniako historiaz

          batere harro egoteko moduan,

          eta hain beltza ere ez zara, finean.

 

1985