Animalia eta gizakia, Igor Estankona,
Deia, 2014-03-29
«Gurari politikoek, ordea, ez diote poesiari kalterik egiten, kontrara, indartu egiten dute oinarri bat emanez. Cesaireren poesiak frantses hizkuntzari esanarazten dizkio semiotikoki ezinezkoak ziruditenak».
Ahots bat beltzarentzat, Alex Gurrutxaga,
Berria, 2014-05-18
«Negrotasunarekin batera, Cesaireren poesiaren beste osagai funtsezkoa surrealismoa da. Andre Bretonek, surrealismoaren aitak, irakurri orduko sentitu zuen Cesaireren poesiarekiko lilura, eta gerora behin eta berriz goraipatu zuen».