Lynch
Harakin ukabilak zeru ebakiak tindatuak
lastargi bat antigoaleko enborren artean
bazterrik eta oroimenik gabeko begia
jainkoa eta zuen ke urdinak gogaitzen ez duen bat
heriotzaren eta festaren artean
espero gabeko loreez sudur-zuloetan
fosforeszentziaren hegaztien txirri-hegada eztia aldean
eta bizitzaz beteriko kantu zital bat
haren isiltasunaren hondakin suntsiezinen artean
Lynch
Poings carnassiers teintés du ciel brisé / torche parmi les fûts héréditaires / œil sans rives sans mémoire / dieu et que n'importunent vos fumées bleues / par la mort et la fête / avec aux naseaux des fleurs inespérées / avec sur le dos le jeune vol de courlis des oiseaux de la phosphorescence / et un perfide chant vivant / dans les ruines indestructibles de son silence