...Behar bada amorruz,
haserre, orroka...
Baina umoretik egin
dezagun borroka!
Erradikalak ginen, 2019
Eskerrik asko.
Juleri, plaza berri bat eskaintzeagatik.
Uxoari, hitzaurreaz gain, ikerketarako oinarri teoriko oso bat proposatzeagatik.
Joneri, hasierako intuizioei forma ematen laguntzeagatik.
Elkarrizketatu bakoitzari, grabagailuaren aurrean horrela biluzteagatik. Lan hau kolektibo bihurtzeagatik. Bereziki Beari, Euskal Herri osoan zehar egindako joan-etorriko bidaietan barre eginarazteagatik. Azken urteetan oholtzan nahiz oholtzapean konpartitu dugun guztiagatik.
Lehen irakurleei, zuzenketa proposamenengatik eta, batez ere, sorbaldako epaileak gogorregi hartu izan nauenetan kontatzeko neukana benetan interesgarria zela sinetsarazteagatik.
Gertukoenei, prozesu osoa goxatzeagatik.