Idazleen gorputzak
Idazleen gorputzak
2019, saiakera
112 orrialde
978-84-17051-25-9
Eider Rodriguez
1977, Orereta
 
2021, nobela
2017, narrazioak
2007, narrazioak
2004, narrazioak
 
Idazleen gorputzak
(Egiletasuna ezbaian literaturaren joko zelaian)
Eider Rodriguez, 2019

Eider Rodriguez idazleak, literaturaren inguruko hausnarketa eta kritika ez ezik, emakumeek literaturan duten tokiaren inguruko datuak eta emakume idazleen ahotsak dakartza.

      Ez da harritzekoa emakumeek literaturan izan duten parte hartzeak beste eremuetan duten parte hartzearekin duen antzekotasuna. Patriarkala den gizarte orotan bezala, literaturatik ere kanporatu dituzte emakumeak. Eta bertan sartu nahi izan dutenean, posizionamendu ezberdinak hartu izan dituzte. Denetariko estrategiak erabili izan dituzte debekatutako eremuak arakatzeko eta eraldatzeko, eta estrategia horiek guztiek emakumeen genealogia osatzen dute, ez bakarrik literaturarekin erlazioan, baizik eta gorputza eta, beraz, bizitza bizitzeko, imajinatzeko, irakurtzeko eta idazteko momentuan ere.

kritikak:
Idazleen gorputzak eta atze-oihalak, Aiora Sampedro, Berria, 2019-04-14
«Epilogo modura, egiletasunaren eta emakume izatearen arteko harremanaz hausnarketa eskaini du Rodriguezek, irakurleari testuinguruan kokatzeko eta ikuspuntua egokitzeko balio diona».
Gorputz-irakurketak, Iratxe Esparza, Gara, 2019-04-27
«Zalantzarik gabe, biluzteko ariketa kolektibo bat da, liburuari sakontasun berezia ematen diona, haien testigantzak indar batek elkartzen dituelako gorputzaren inguruan biratzen direnean».
Gorputza ezbaian nola emakumeak hala, literaturaren joko zelaian, Mikel Asurmendi, argia.eus, 2019-05-03
«Emakume guzti horiek badute beren misioa, jite batekoek zein bestekoek. Zaharrago direnek parte handian beteta, gazteagoek betetze bidean. Feminismoaren argitan urratu dute bidea denek, gorputzarekin borrokan denek, eta gehienek borrokaren aurrean neutral jokatu dute».
Emakumea eta egiletasuna, Javier Rojo, El Diario Vasco, 2019-08-10
«Elkarrizketetan oinarritutako lana da, baina testuak, salbuespenak salbuespen, ez dira elkarrizketa itxuran eskaintzen, idazleen hitzak egilearen diskurtsoan integratzen baitira, eta integratzeaz gain interpretatu ere, gaiaren inguruan saiakera liburu interesgarria eskainiz».
Plazandreak euskal letren errepublikan, Amaia Alvarez Uria, Argia, 2019-09-08
«Kontzientzia hartzeaz ari dira haien irudiaz jabetzean: idazleok une eta era desberdinetan ohartu ziren euren emakume izaeraz eta horren ondorioez, eta gatazkatsua izan da hori kudeatzea».