Poesia kaiera
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-39-8
Juanjo Olasagarre
1963, Arbizu
 
2017, nobela
2004, nobela
2000, poesia
1998, kronika
1996, poesia
1991, poesia
 

Thomas Woolfek Joxerra Agirreren hiletan

 

Estibalitz Urrestillarendako

 

Eguzki dago neguko arratsalde goxoan,

eliza atariko platanerren artean

dago jendea segizioari espera,

inora ezinik, keinua harri;

karriken artean oinaze lorratzak utziz

aitzina doa bizitza inor sekula hil ez bailitzen;

eta kantari ari dira haurrak plazan:

sagarra-manzana, ikatza-carbon

mujer-andria, hombre-gizon.

Hiltzea oroimenean gordetzea da

eta desagertu etorkizunarekin bakeak eginez.

«Askotan» —esan du apaizak—

«bihar diogu, planak egiten ditugu

eta horretantxe gelditzen dira:

plan». Hautsa darabil haizeak firin-faran

eta kantari ari dira haurrak errainutan:

haizea-viento, sol-eguzki

nieve-elurra, piedra-harri.

Elizako ilunpeek hartu gaituzte.

Aurrean datzan zerraldo horrek

amodioaren legeak hautsi ditu

eta dolorearen zergatirik gabeko zergati

ezkutatu da ezerezaren malkortegian behera.

Non hustuko dugu oinaze hau guztia?

Bada kontsola gaitzakeen kantarik?:

txoria-pajaro, xoxoa-tordo

amodio-maitasun, arbola-arbol.

bizi artean gutun entregatugabeak gara

eta, hala ere, bizitzak tema eskatzen du,

hiltzea, ordea, abandonatzea da.

Ausaz baina halabeharrez dugu zain

edozein karreteratan, edozein ohantzetan

edozein izkinatan, desorduz beti,

haurrak kantari ari diren bitartean:

mendia-monte, adiskide-lagun

bizitza-vida, sino-patu.

Erritual honek ez gaitu salbatuko

baina beldurra uxa dezake, behintzat,

eta hala ere, gaixotasuna

hiltzeko modua baino ez da,

bizitzeko halabeharraren aukera bat.

leiho goretatik dir-dir dagi eguzkiak,

eta aitzina doa bizitza inor sekula ez bailitzen hil:

gaixo-enfermo, mina-dolor

sombra-itzala, muerte-heriotz.

 

w2000