Poesia kaiera
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-35-5
Jon Arano
1961, Itsasondo
 
1992, olerkiak eta bertsoak
1991, poesia
1985, poesia
 

Zerbitzariaren patrifiliak

 

Hildakoaren seme:

Nor ez da beldurtzen pizka bat bederen

sukarraren menpe idatzitakoa irakurtzean?

Itzal txineskoak sortarazten dituk

Beldur haiz kreatua duana hotzean ikustean

 

Burges-sistimaren zutabe ustelena

Eskerrak ematen dakien morroiarena

 

Oinez goazela

zimaurra ezkerretara

eskubitara burgesa

Pasa egin behar eta

ebitaezina kaka

 

Botoia bazoazenean korroka

Ojala bazatozenean hasperena

 

Azken morroia naizela dakitela

Deitzen naute hipokritek nagusi

Nahiz nire buruaz ezpada

Zeren nagusi naiz bada?

 

Ez da berriketarik

Bizitzen ez dakienak

Jakina hiltzen dakiela

Balada baladi baledi

 

edatea prezisoa da

esnatzea bidaiatzea ez

ezen behin esnaturik

zer egin

edateari

ematea baizik

 

Beti obretan Herri honetan

desegin eta berregiten

berregin eta desegiten

eta zertarako

diferentziak ez berdintzeko

beti obretan beti eragozpenetan

zerbait aldatuz ezer ez aldatzeko

Zaila izan euskal ikuiluaren

kiratsa ezabatzea!