Poesia kaiera
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-35-5
Jon Arano
1961, Itsasondo
 
1992, olerkiak eta bertsoak
1991, poesia
1985, poesia
 

Katakunbe ibilbidea

 

Katakunbetan paseatzen

Heriotza mastekatzen

Libre naiz

Nire galerak aukeratze alde

 

Ni ere aritua naiz

Egunak salbatzen

Gura nuena aienatzen 

 

Bizitza sekula argitsuegia

Izan ez den arren

Beti izanen dituzu

Itzaldu litezkeen

Ipurtargi gordinak

 

Ilun bada ere

Orain bizi naiz

Beltzunera ohitzen

Anaitzen harekin

 

Bizitza dator

Herioz islaturik

Hilosteko ilunak

Ez naute horrenbeste

Minduko

 

Jon Arano estropozuka tanatekan

 

w1991