Poesia kaiera
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-36-3
Juan Kruz Igerabide
1956, Aduna
 
 

 

 

Egurra sutondoan:

Hor egote hutsarekin

berotzen du

 

 

 

 

Sehaska kantaren

oihartzun amaigabea

gure amaren hilobian

 

 

 

 

Kukua

denbora bikoizten ari da,

bihotza bezala

 

 

 

 

Noiz egingo ote du elurra,

berriro

nire herria ikusteko

 

 

 

Bi kuku

erdibana

kantuan

 

 

 

 

Une honetan norbaiti

artatxori hegaldi bat

bururatuko zaio

 

 

 

 

Haur batek harria jarri du

belaze erdian:

belar kontzentrikoa

 

 

 

 

Iluntasuna lurrun beltza da

eta egun-argiz

lurpeko leizeetan ezkutatzen da

 

 

 

 

Eztul bat:

isiltasunak

behaztopa egin du

 

 

 

Gauak

itsasoa hustu du

inork sumatu gabe