Poesia kaiera
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-36-3
Juan Kruz Igerabide
1956, Aduna
 
 

Udaberri goiza

 

Kanpaihots latentearen

Xarma sekretua deika isilik

Goizeko bonbila itzali

Nekatuaren hezetasun borobilari

Hezetasun borobilari eta

Izar galdu berrien

Jostorratzak musuka

Adatsetan eta zilarrezko

Hozkattoak ezpainetan

Hozkattoak ezpainetan eta

Armiarmasare elektrikoaren

Matte-matteak betazaletan

Sudurrean berriz

Aizto adiskideak atejoka

 

Errainuzko anderearen

Denbora zaharrak

Segundo isiletako

Gaztetasun eternala

Aldarrikatu du isil-isilik

 

Denbora gelditu egin da une batez bere buruari begira;

bere buruari begira eta,

tomatepotoan gorde nahi izan dut kilkerra, ito ez dakidan.

 

w1989