Fantasia bat
Autobusean zoazenean
itsasaldeko leihoan
eser zaitez
beti.
Gauez
ilargia ateratzen denean
han
harkaitz hartan
Anbotoko Damia agertzen da.
Damia
Anbototik itsasoraino jaitsia
Greziatik etorri berria den
Saforekin solasaldi goxoan
ihardutera.
Gau guztia igaro dute.
Goizaldean
autobusean
itsasaldeko leihoan
esertzen zarenean
poema hau jasoko duzu
zuretzat
harkaitz hartan.
Autobusean zoazenean
itsasaldeko leihoan
eser zaitez
beti.
Zure eguneroko egunerokotasuna
olatuetan
ito dadin.
w1997