Bihotzaren zentzua haizez puztua dagoen bitartean,
ez da gizatasuna, emakumetasuna, lortzen.
Haizea bezalako izpirituak
ez dira inoiz,
lurraren usaina nabaritzera hurbildu.
Gu, lurrean bizi garen jendea gara.
Gure zentzuak lurraren odola galdu du;
bagoaz harat,
bagatoz hunat,
mila oztopok zigortuak,
azkenaren kolorea ezin nabariturik.
Ez da ardoaren kulpa,
ez da lurrarena ere,
itsasoak ez du zer ikusirik
eta amodioek soseguz betetzen gaituzte.
Alderantziz gure gorputzak izpiritu bihurtuta,
haizearen zurrunbiloan dabiltza
eta batera, eta bestera doaz,
haizearen izpiritua xurgatu nahian.
Baina gu gara lurraren usaina daramagun
jende erotua.
w1971