Irudi onari ihesi
Bart
goizeko hiruretan
hego haizeak astintzen zuen unean
talgo bat hartu genuen
tango eta guzti
irudi onari ihesi.
Hitzik gabeko
aho ederrak
Laztanik gabeko
ezpain liluragarriak
Haragirik gabeko
begi politak
Sexurik gabeko
pertsonak
Pentsamendurik gabeko
buruak
Izpiriturik gabeko
arimak
Imajinaziorik gabeko
imajinak.
Bart
edonora
ihesi gindoazen.
Gure zerua grisa zen, baina
belar orlegiz estalitako basoetan
eguzkiaren bila ibiltzen ginen.
Maitasunez maitemindurik bizi ginen
eta ilargia ateratzen zen gauetan eta
besteetan
egiaren bila ibiltzen ginen.
Ihesi gindoazen
bart.
Irudi on
ustelduak
herioa dariote.
Bart
talgo bat hartu genuen
itxura onik ez zuen
infernu
batera
bederen.
w1988