Mutikoa ez dute maite;
ama badu,
baina mutikoa ez dute maite.
Mutikoa bakarrik dago
aita badu,
baina mutikoa beti bakarrik dago.
Etxeko lau horma ustel artean,
hodeiertz guztiak lehertzen zaizkio;
lau horma ustel horien artean,
ezin iraun dute, ametsek.
Mutikoak, ur ertzean eserita
ikusten ditu nola doazen ur negarrak,
haitzaren goitik, beheruntz
harriaren gogorrari biguntasuna ematen.
Inork ez du mutikoaren haize mingotsa laztandu,
itsasoa bera ere maria behera urrunduz joan da.
Mutikoak badu ama, aita ere,
baina mutikoa haitzaren zuloan bakarrik datza.
w1971