Nereak ez diren
lurralde hauetatik
ihes egin nahi nuke.
Nereak ez diren ur hauek
alde batera
utzi egin behar ditut
Haitz sendoaren biribiltasunean
nire bizitzaren hitza
lortu nahi nuke
Biribiltasunean
sendotasunean
haitzaren gainean
a
e
i
o
u
berri bat esan nahi nuke.
w1971