Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Tori nire edontzia
Tori artzai-ontzi au, olerkaria!
Txatxarra izan arren, abenda-odolez
igortzi eta aren gogoaren atsez
lurrindu baitizut nire oparia!
Aitonaren aitak asi zun arloa;
oianean ezpel makila ebaki
ta pitxi bailitzan landu dut poliki...
Azaltzera noa gure lan asmoa.
Belarra morrozten ardia dakusgu:
bildotsen pakea begi-biotzetan
izaki, ordeka erdiko aitzetan
exeririk aizto utsez egin dugu.
Edontzi inguruko azal-goi batean
artzai-bizitzunak irarri genitun:
Euzki biribila etzatera, an... urrun.
Baseliz gailurra iartzen du argitan.
Urrutx makila artu eta artzai gaztea
txistu ioka mendi gorantza dioa.
Erpin goiak igo ta ardi erdiloa
txistu zorrotz otsez itzar da maitea.
Berealakoan, bidetxigor zear,
berago ikusten dan txabolara doaz
ardiak. Artesi baten bereziaz
batzekoak, itxi oi du ataka azkar.
Umedun ardiak etzalekurantza
doaz. Be aldean, kaikua iztar arten
loturik, badago artzai esne batzen:
aren asmoa badoa arat-onuntza!
Irudin dagonez, batzu izuti-uzkur,
bestetzu otzanak dira batzekoan.
Otzanak, lepoker, ausnarka dagoan
antza du, geldirik eta ipurdi-makur.
Izuak artzaiek beregana ditu,
ontziratzeraino errape: iztarretik
oraturik dakarz. Erro banetatik
esku biaz eldu ta laixter ieixten du.
Erroberoa badator txirrioan...
Batutako esnez kaikua gainezka,
bits zuri arroa dula iarioka
dager irarririk ontzi azalean.
Beste goialdean, bertsolari zarra,
eskuan sagardo edontzia izaki,
itzneurtu ederrak esanaz iarraiki.
Inguruko gaztek ezpainetan parra...
Beraxego, itsaso geldiezin barna
arrantzale beso-aunatuak ager.
Goiznabar minean uretan lur musker
dakuste: aize da-ta, yitoan txalupa.
Txopa aldean zutik lemazain sendoa,
ta begiak ñir-ñir lurra ikustekoan.
Begi-zimur ta ile-zuri agure izan
arren, zainak lertu zorian lepoa.
Irudi guziak bizi bai bizirik
ziruditen: orren ikusgarri zegon!
Ontzi berriaren usaia zerion:
egundo inork ez baitzun edan oraindik.
Aurten, udaberriz, buka dizut lana.
Inguruko pago pertxentak orrimin,
ta nire barruan biotzak neskamin...
Txori bi egaka zeru garbi barna.
Ordun, zagi bizi lez biotz-azia
lauskituaz, asmo eder aratzena
ereika aterata, ontziaren barna
ialgi dut, iduri larrosa gorria.
Barnean asmoak irakin dagio:
gaineratu nitun oroipen goxoak,
ipui zarren ezti eta gogo-ikarak...
ardo zarren zilar aparra dario.
Ikusten dezunez, edontzi onetan
eusko-bizikera eden nai izan dizut:
Zure olerkien ordainez damatzut,
edan zazun gogoz idatzi aurrean.
w 1934