Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Mind the gap, please, mind the gap, Eneritz Artetxe Aranaz
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Mind the gap, please, mind the gap, Eneritz Artetxe Aranaz
III. ekitaldia. Estrofa
11. agerraldia. “Familia giroan”
(Aurreko agerraldiaren bukaera, ume baten off ahotsarekin fundituko da. Bideodeia sartuko da. Lehenengo umearen ahotsa entzungo dugu; gero, unai sartuko da backstage-ra telefonoa eskuan.)
sare: ...eta gero patioan “folletan” ibili gara!
unai: Folletan?
sare: Bai, aita.
unai: Nola folletan? Sare! Zertan datza hori jolas hori, zehatz-mehatz?
sare: Ba folletan, aita, zelan zertan datzan? Ba folletan da folletan! Batak bestea... (Atzetik, aitorren ahotsa ere entzungo da) Ixo, Aitor, aitarekin hitz egiten nago eta... Berak ere agurtu gura zaitu, aita...
unai: Egon, Sare, egon, oraintxe pasatuko didazu Aitor, konta...
aitor: Aita...? Aita..?
unai: Kaixo, txikitxo, zer moduz, polit hori? Bai... Sare!
(Zaratatxoak entzungo dira, aitorrek telefonoa mahai gainean utzi du eta alde egin du beste zerbait egitera.)
unai: Aitor! Aitor? Sare! Sare! E!
nerea (off): Zer, rockstar? Dana gertu?
unai: Gertu? Desastre puta bat dun hau. Katxas ez dun agertzen, ez zagon modurik eta leher eginda nagon.
nerea: Hartu egik trago bat eta sosega hadi, gizona. Dana primeran fango dok-eta.
unai: Zer dio Sarek? “Folletan” ibili dela patioan?
nerea: Hori xiņok, bai.
unai: Ja, eta hiri azalduko zinan, edo...
nerea: Bai, zeozer azaldu xostak, bai.
unai: Eta?
nerea: Itxura baten, neska-mutilek alkarren atzetik egitten xuek antxintxiketan jolastokixan zehar eta batek bestea harrapatutakoan, ipurdixak alkarren kontra igurtzi egiten xittuek eta ozen esan: “listo, follauta!”, ostera bere, beste baten atzetik antxintxiketan urten aurretik.
unai: Mugimendu aske hutsa.
nerea: Horixe bera. Eta bikingoa?
unai: Hortik zabilen, lagunak egiten. Kontatuko dinat. Bueno, guapa, eskegi egin behar dinat. Eskerrik asko, e?
nerea: Kobratuko dostat, lasai. Animo, hi, hartu trago bat eta porkulo hartzera dana! Gozatu! Muxuak hortik!
unai: Bai. Muxuak, bai, gabon!
12. agerraldia: “Jainko ateoa”
(Telefono-elkarrizketa bukatu bitartean ane sartuko da eta baterian eseriko da. Eszenatokira trantsizioa. Berri Txarrak-en Orekaren leloa abestuko du bateria jotzen duen bitartean. karmelo sartuko da.)
karmelo: Zer, nobioa inbokatzen?
ane: Nobioa edo...
(unai sartuko da. oraindik karmelorekin minduta. karmelok garagardo lata pare bat hartuko du eta gerturatuko zaio barkamen eske.)
karmelo: Unai, barkatu!
unai: Lasai, ni ere urduri xamar nago.
karmelo: E! Honek dio “nobioa” baduela!
unai: Nobioa-edo.
karmelo: Jakinaren gainean zaude, ala? Ez nekien tipoa ezagutzen zenuenik ere!
ane: Eta ez dut ezagutzen. Harreman irekia dugu oso.
karmelo: Eta aspaldidanik datorren kontua da, edo?
ane: Ez... Orain dela urtebete inguruko kontua izango da... Baina beste inoiz ere gertatu izan zait. Hamabi urte nituenean, zerraldo maitemindu nintzen John Lennonekin.
karmelo: Hilda zegoen eta!
ane: Eta?
karmelo: Hildako batekin maitemindu zinela esaten ari zara, Ane!
ane: Nahiko orokorra da kontua, ez pentsa. Nire lagun bat garai hartan Jim Morrisonekin zoratuta zebilen.
karmelo: Hara bestea!
ane: Gerora Springsteen, Juan Perro, ufa, Juan Perro, eta Gari... Gari, oraindik ere!
unai: Bai, Nereak badu holako zeozer Unai Iturriagarekin. Edo Igor Elortza zen? Ez dakit, nahastu egiten ditut...
karmelo: Zer orduan? Haluzinazioak, Ane?
ane: Ezetz, ba! Badakit ez direla errealak. Kontrolatzen dut noiz inbokatzen ditudan. Gutxi gorabehera.
karmelo: Gutxi gorabehera?
ane: Bai, azken boladan, afera horrek apur bat kontrolpetik ihes egin dit.
unai: Azken biraren inguruan sortu den zalapartak ere ez zuen asko lagunduko...
ane: Ezta bat ere.
unai: Ni neu ere apur bat zoratu egin naiz tipoarekin, egia esan.
ane: Normala. Nola ez, ba? Lennonekin, bere musikaz aparte, aitaren singleetako portada horituak, A Hard Day’s Night...
karmelo: Nahiko kaskarra, portzierto...
ane: Erabat ados... Eta katalan batek idatzitako biografiatxo bat neukan. Horrekin, aldiz, nahi izanez gero, ia uneoro jakin dezaket non eta zertan dabilen; une honetan zer liburu irakurtzen dabilen badakit; bera kotxean gidatzen doala berak ikusten duena ikusi dut bere ondoan eserita egongo banintz legez; bere etxeko apalategia ere ezagutzen dut! Hain zuzen ere, atzo, tipoaren argazki bat ikusi nuen hortzak garbitzen! Hortzak garbitzen! Droga dura.
unai: Bale, bale, bale! Masturbatzeko lagunak dira! Nik ere baditut. Africa Baeta, Ana Urrutia, Maider Egues, Maialen Iriarte, Izaro...
karmelo: Izaro?
unai: “Utzidazu kontatzen...”. (Kantuan)
karmelo: Masturbatzeko lagunak, beraz?
ane: Ez dira masturbatzeko lagunak! Ni ez naiz masturbatzen. A ver, masturbatu egin naiz inoiz, baina ez naiz oso zalea. Gero, bakarrik sentitzen naiz.
unai: Orain badaude tresnatxo batzuk, zurrupatu egiten dutenak...
ane: Unai, asko eskertzen dizut ardura, baina ez da kontu mekaniko bat.
karmelo: Aiiii, Ane Iturrizar...
ane: Aiiii, Karmelo Alonso...
karmelo: Orduan, ez zara masturbatzen.
ane: Oso gutxitan.
karmelo: Baina berotu egiten zara.
ane: Ados.
karmelo: Eta gero zer?
ane: Gero ezer ere ez.
karmelo: Ba ez diot grazia ikusten.
ane: Nik zure Tinder horri graziarik ikusten ez diodan bezala.
karmelo: Ane, joņo! (maitaneren bila buruarekin) Behintzat bertan daudenak benetakoak dira.
ane: Bai, super benetakoak!
karmelo: Behintzat bizirik daude.
ane: Hori bai. “Copulo ergo sum”.
karmelo: Hori, esazkidazu txerrikeriak latinez... Bero-bero jartzen nauzu!
ane: Zu, edozer gauzatxorekin.
unai: Bueno, zer? Egurra emango diogu honi? (Set-lista bilatzen hasiko da. Poltsikoetan ez du aurkituko.) Joder! Tabernan utziko nuen, edo agian kableen gelan...
karmelo: Zer? Set-lista?
unai: Ergela!
karmelo: Tabernara ni joango naiz bila!
unai: Nik kableen gelan begiratuko dut.
ane: Hau desastre hutsa izango da, badakizue, ezta?
unai: Bai, zera! Petau egingo dugu, Anelatas!
ane: Aizue! Di-da, e? Di-da!
(karmelo plazatik irten egingo da. unai, baratzetik.)
13. agerraldia. (zubia) “Trouble with Dreams”
(ane bakarrik geratuko da. karmelok alde egin duen lekura begiratuko du. unaik alde egin duen lekura begiratuko du. Mugikorra hartuko du eta aurrera begira txute bat sartuko du. aneren buruan gertatuko da hurrengo agerraldia. Bere irudimenean. anek albo batetik sartzen ikusiko du #gorkaurbizuren mamua. Bateriaren atzetik irtengo da ane. Mamua agurtuko du, buruarekin baietz esango dio, mikroa proszenioaren erdian kokatuko du, pandereta hartuko, eta mikroaren aurrean jarriko da. Begiak estu itxiko ditu eta Berri Txarrak-en Orekaren leloaren lehenengo lerroa abestuko du.)
ane: “Orekak ez du balio lurrean zaudenean...”.
(Baratzetik “agertuko” da, atzean, oraingoan ikusleentzat ere ikusgarri, #gorkaurbizuren mamua. Lurraren kontra kristoren kolpea hartuko du.)
#gorkaurbizuren mamua: Ai! Ostia!
ane: Ondo zaude?
#gorkaurbizuren mamua: Bai, bai, ondo nago... Oreka galdu dut. Kreatibo jartzeagatik...
ane: Ostia!
#gorkaurbizuren mamua: Zarratuta dago, ezta?
ane: Bai...
#gorkaurbizuren mamua: Kanpoan itxarongo dut. Atea zabal-zabal ikusi dut eta sartu egin naiz.
ane: Ez, lasai, ez duzu zertan joan. Gu... Gu ikusten etorri zara?
#gorkaurbizuren mamua: Bai. Aurrekoan Elorrixon ikusi zintuztedan eta izugarri gustatu zitzaidan egiten duzuena, tira, egiten duzuna.
ane: Eskerrik asko... Niri ere, zuk egiten duzuna. Bueno, egiten zenuena.
(Barre egingo dute. Atzetik, johnlennonen mamua “agertuko” da. Moskeatuta dator, “nor da tipo hau?”. johnlennonen mamua The Beatlesen eta John Lennonen abesti zatien bidez komunikatuko da batez ere.)
johnlennonen mamua: “That boy...? (isn’t good for you)”.
ane: Ixo... Orain, ez.
#gorkaurbizuren mamua: Egiten duzuen Van Morrisonen bertsio hori, pasada bat da.
ane: Van Morrison gustuko duzu?
#gorkaurbizuren mamua: Izugarri.
johnlennonen mamua: Izugarri... (Atzetik, in minor)
ane: Shhhhh... Ni flipatu egiten nau. Royal Albert Hall-en ikusi nuen.
#gorkaurbizuren mamua: Nik ere bai! 2001ean?
ane: Bai!
#gorkaurbizuren mamua: Sinestezina.
ane: Benetan ere!
#gorkaurbizuren mamua: Igual elkarren ondoan egongo ginen...
johnlennonen mamua: Bai, fijo... (Atzetik, in minor)
ane: Shhhhh... Agian, bai... Zelako kontzertua, ezta?
#gorkarubizuren mamua: Itzela.
jonhlennonen mamua: “Woman...”.
ane: Ixo esan dizut, mesedez (johnlennonen mamuari). Ez nekien Elorrixon egon zinenik.
#gorkaurbizuren mamua: Atzean geratu behar izan nuen berandu ibiltzeagatik. Gaur, ez dut horrelakorik gertatzerik nahi izan, eta horregatik garaiz iritsi naiz. Baina ez dut trabarik egin nahi, e? Zuek zuena egin.
ane: Ez duzu trabarik egiten.
johnlennonen mamua: “Listen, (do you want to know a secret)...”.
ane: Ixo! (#gorkaurbizuren mamuari) Garagardorik nahi?
#gorkarubizuren mamua: Eskerrik asko Ane, baina mamu bat naiz. U!, U! (Lata hartzeko ahalegina egingo du)
johnlennonen mamua: “He’s a real nowhere man...”.
ane: Ez jaramonik egin.
johnlennonen mamua: “You’re a loser...”.
#gorkaurbizuren mamua: Tipo honi zer gertatzen zaio, Ane?
johnlennonen mamua: “I’m just a jealous guy...”.
ane: Jaramonik ez egiteko, benetan. Ez da tipo txarra, noizean behin oldartu egiten da, besterik ez.
johnlennonen mamua: “She loves me, yeah, yeah , yeah...”. (Atzetik, in minor)
#gorkaurbizuren mamua: Ya, Let it be... Ezta?
ane: Bai, hori da.
#gorkaurbizuren mamua: “Let it be, let it be...”. (johnlennonen mamuari abestuko dio, johnlennonen mamua zoratu egingo da)
ane: Ostia! Hori McCartney da! Ezin du jasan!!! (anek pandereta berreskuratuko du eta abesteari ekingo dio) “All we are saying, is give peace a chance...”.
(johnlennonen mamua baretzen joango da anek abestu ahala, lo geratu arte. #gorkaurbizuren mamua aneri begira geratuko zaio. anek begiratuko dio. anek beti aurrera begiratuko du eszena honetan, mamuak aurrean izango balitu legez.)
ane: Zer?
#gorkaurbizuren mamua: Ezer ere ez. Zure begiak...
ane: “...bigarren eskuko amets...”.
#gorkaurbizuren mamua: Aizu, Ane, kontutxo bat...
ane: Esan.
#gorkaurbizuren mamua: Tontakeria bat da...
ane: Bota!
#gorkaurbizuren mamua: Besteak etorri bitartean... Aspaldi nabil zuri gauza bat eskatzeko gogoz.
ane: Esan!
#gorkaurbizuren mamua: Abestuko didazu? Esan baietz.
ane: Nik zuri?
#gorkarubizuren mamua: Ya, bueno, berdin dio...
ane: Bai, bai, noski!
#gorkarubizuren mamua: Guai.
(anek gitarra hartuko du eta johnlennonen mamuarengana joango da. Esnatzen saiatuko da.)
ane: John!
johnlennonen mamua (zurrunga).
ane: Johntxu...
johnlennonen mamua (zurrunga).
ane: John!
johnlennonen mamua: What?
ane: Abestu bitartean honekin lagunduko didazu?
johnlennonen mamua: Play to Gorko? No, no, no...
ane: Super ondo jotzen duzu eta!
johnlennonen mamua: I know it.
ane: Azken-azkena izango da!
johnlennonen mamua: Promise?
ane: Hitz ematen dizut, abestia bukatutakoan, agur esango diot betirako.
johnlennonen mamua: Forever?
ane: Betirako.
(johnlennonen mamuak gitarra hartuko du pozik.)
#gorkaurbizuren mamua: Baina bera ez al da mamua?
ane: John Lennon da.
#gorkaurbizuren mamua: Ya, no te jode!
(Van Morrison-en bertsioari jarraituz, What Am I Living For jotzeari ekingo diote. Oraingoan bai, anek mikrofonoa #gorkaurbizuren mamuarengana zuzenduko du eta berari abestuko dio. Abestiak aurrera egin ahala, ikusleengana mikrofonoa zuzentzen joango da, azkenean ikusleei abestuko die. Nolabait, liberazio kanta bat da.)
ane: “...Nobody else, nobody else will do”.
(#gorkaurbizuren mamua desagertuko da.)
ane: “Good bye John...”.
(johnlennonen mamua ustekabean harrapatuko du aneren jokaldiak. Baina ulertuko du bere txanda ere badela alde egiteko. Maitasunez onartuko du eta desagertu egingo da.)
ane: “...Nobody else, nobody else will do”.
(Abestia a capella amaituko du anek eta, argia ilundu ahala, agertokitik irtengo da. Iluna.)