Porno vs Afrodita
Porno vs Afrodita
Patricia Urrutia Urieta
Azaleko irudia: Roberto Quintana eta Ainhoa Resano
Barruko argazkia: Ainhoa Resano
Diseinua: Metrokoadroka
2021, antzerkia
96 orrialde
978-84-17051-77-8
Patricia Urrutia Urieta
1977, Bilbo
 
Porno vs Afrodita
Patricia Urrutia Urieta
Azaleko irudia: Roberto Quintana eta Ainhoa Resano
Barruko argazkia: Ainhoa Resano
Diseinua: Metrokoadroka
2021, antzerkia
96 orrialde
978-84-17051-77-8
aurkibidea
 

 

Leloa

 

 

10. agerraldia: “Sex Education”

 

(PAtik pornori sarrera emango dion pieza entzungo da. porno agertuko da. Eszena zuzentzeari ekingo dio dena bere mugikor erraldoiarekin grabatzen duen bitartean. Hasiera batean, biek kasu egingo diote. Apurka-apurka, ez dute hain konbentzituta emango.)

 

porno: Ea ba, neska-mutilok, oso ondo goaz, baina aurrera egin behar dugu, bai? Time is money. Ados?

 

(jyrkik eta maitanek elkarri muxu ematen jarraituko dute.)

 

porno: Ederto, ba. Behin muxuen kontu hori gaindituta, goazen aurrera! Zu, zatoz atzetik, bera ohartu gabe, eta heldu neska potorretik.

 

(jyrkik keinua egingo du.)

 

porno: Baina bueno, aizu, zertan zabiltza? Nik zer esan dizut? Potorra esan dut. Potorretik heltzeko, motel. Potorra, motxina, potxolina, potxotxa, alua, hankartea, tortola, txotxo, txitxi, coņo, txo, coņo!

 

(jyrkik kasu egingo dio.)

 

porno: Horrela, hori da. (Flightcase-an etzanarazi egingo ditu) Orain, titiak heldu eta sartu aurpegia bien artean.

 

(jyrkik kasu egingo dio.)

 

porno: Nork esan dizu alua askatzeko baina? (Orain, zinema zuzendari paziente moduan) Leku guztietan egon behar duzu aldi berean, ulertzen? Bai? Ea ba, txapeldun, goazen berriro. Zu, guapa, oso ondo ari zara. Baina motibatu apur bat mutikoa. Adibidez... Arnasestuka!

 

maitane: Aaaaa... (Oso grabe)

 

porno: Apur bat agudoago?

 

maitane: Aaaaaaa...

 

porno: Bueno, hortik doa kontua. Orain, laztana, bere hankartea jateko gogo itzela igarriko duzu, eta bazoaz!

 

(jyrki eta maitane saiatuko dira aldi berean jarraibidea betetzen. Kokotekoa hartuko dute elkarren kontra.)

 

porno: Hau desastrea! Nahi baduzue zotz egingo dugu! Venga, hombre! Zu ez zara bikingoa, ala? Atera Thor praka horietatik, eta utzi neskari lana egiten!

 

jyrki: Bikingoa? Ez, ez, ni, finlandiarra, suomi...

 

porno: Gauza bera da! Eta zu, laztana, belauniko bere aurrean. Dena esaten ibili behar izatea ere! Ala, aurrera! Zuk hartu neska iletik eta tiratu gogor.

 

maitane: Ai!

 

jyrki: Barkatu...

 

porno (desesperatu egingo da): Barkatu? Nola barkatu? Hemen inoiz ez da barkamenik eskatzen! Eta zu, guapa, iletik tiratzen dizunean, gustuko duzu, bale? Gogoratu, arnasestuka...

 

maitane: Aaaaaa!

 

porno: Baina izan behar du plazera eta mina.

 

maitane: Aaaaaaa, ai! Aaaaaaaa, ai! Aaaaaaaaaa, ai!

 

porno: Bueno, hortik doa. Eta zuk kendu lelo aurpegi hori, koņo, horrela ez goaz inora ere. Egon! Eta korritzea... Ezta burutik pasa ere oraindik. Eutsi hor, eta nik esandakoan, atera eta titien gainean korritu. Ez, hobeto, aurpegian! Ez, hobeto, aho barruan eta dena irentsi! Ez, ez, ez! Hobeto egingo dugu:Circuito cerrado”. Irentsi, eta sudurretik bota! (Hirutan egingo du adibidea)

 

maitane: Nik txiza egin behar dut! (Alde egingo du korrika plazatik)

 

porno: E! Hori beste aukera bat da! Bai aukera guapoa!

 

jyrki: Nik ere bai...

 

porno: Zu, hor kieto!

 

(pornok eta jyrkik elkarri begiratuko diote.)

 

porno: Horregatik diotsut ba, harira joan behar duzu, motel! Ikusten? Orain zer, e? Orain zer?

 

jyrki: Estres asko, estres handi, nik ezin, nik ezin, nik ezin...

 

porno: Ala, ala, ala, ez da munduaren akabera ere. Ea, ea... (Bere mugikor erraldoia emango dio) Jarri bideo bat eta zoaz komunera paja bat egitera. Eta gero, bueltatu! Baina bueltatu-bueltatu, e?

 

(jyrki plazatik irtengo da, prakak orkatiletan dituela. Irten eta berehala, furia bat eginda sartuko da afrodita. jyrki belarritik helduta dakar.)

 

afrodita: Baina nori okurritzen zaio? Nola izan zaitezke hain ergela? Kendu musika hori! Eta oraindik ere, kasu egingo diozu txoriburu horri eta joan egingo zara komunera bideoa jartzera? Pantailak esaten dizun guztia egin behar duzu, ala? Denek egiten dute... Denek egiten dute... Pantailak esaten badizu leihotik salto egiteko, salto egingo duzu, ala? Ederra dugu, gero! Ba begira zein ondo joan zaizun, ahobero horri kasu egiten. Bazeundeten hor, biak, goxo-goxo, mozkorraldia hastear... Ala, ala, ala! Zoaz!

      Desagertu nire begi-bistatik! Alde!

 

(jyrkik plazatik irteteko imintzioa egingo du.)

 

afrodita: Et, et, et, et, et... Oraindik ere komunera? Beste aldetik!

 

(jyrkik buelta hartuko du, baratzerantz alde eginez.)

 

afrodita: Et, et, et, et, et... Eta hau (pornoren mugikor erraldoia kenduko dio), konfiskatuta! Ospa, alde, ez zaitut ikusi gura!

 

(jyrki irten egingo da.)

 

afrodita: Eta zu! Zu...! Zu...! Pozik egongo zara... Ostera ere txortaldia izorratu didazu!

 

porno: Txortaldia izorratu? Niri esker ez bada, ergel horrek ez du titirik ukitzen hogei urteak bete arte!

 

afrodita: Zuri esker?

 

porno: Niri esker, bai. Por no hablar del coņo...

 

afrodita: Pozten nau aipatu izanak. Potorreraino naukazu!

 

porno: Estresatu samar ikusten zaitut, potxola... ŋUna mamadita?

 

afrodita: Nahi bai!

 

porno: ĄEstrecha!

 

afrodita: Bihozkabe!

 

porno: ĄLlorona!

 

afrodita: Ahobero!

 

(PAtik borrokaldiko pieza sartuko da. Argi aldaketa. Salako argia piztu egingo da pressing catch-eko giroa areagotzeko. tangan-doan-arbitroa sartuko da mikrofonoa eskuan eta agertokiaren erdia hartuko du.

 

afrodita plazara joango da beroketa egitera. pornok baratzea hartuko du beroketarako.)

 

tangan-doan-arbitroa: Gabon, jaun andreok! Neska mutilok! Ladies and gentlemen! Eta ez batarekin eta ez bestearekin identifikatzen ez zareten horiek guztiak! Ongi etorri gaurko ekitaldi nagusira! Bi borrokalariak bero-bero daude jada euren txokoetan lehiarako irrikan!

 

      Nire ezkerretara, on the left hand corner, tiporik eta latzenak urtzen dituen bera. 78 miloi harreman egonkor eta zoriontsu, baita beste horrenbeste bihotz hautsi. Troiako guda osoa bere sorbalda liluragarrietan... Ederretan ederrena, maitasunaren jainkosa ukaezina, absolutua, basatia! Naturaren indar eutsiezina. Jaun andreok, eztarriko korapilo sendo hau askatzera noa. Olinpotik zuzen zuzenean. afro afro afroooooo di di di di di diiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiita!!!

 

      Eta nire eskumatara, on the right hand corner! Duda gabe uneko izar mediatikoa. Sareko espazioaren % 87aren jaun eta jabe, 34.587.646 bisita egunean, 400etik gora bukkake eta astindu zenbatezinak.

 

      Plazera emateko jaioa, beti erne, beti prest, beti eskura, beti tente! Swapping, twirking, feasting, squirting eta fuckingaren errege all around the world. Give him a big big wellcome. He is a fucking rock star...

 

      Zuekin ran rober ran po po po poooooooooooooooo ooooooooooorno!!!

 

      round one! Eskuak gora, pasioa, obsesioa. Hasi da lehia, hasi norgehiagoka! Indarrak neurtzen ari dira. Eta begietara begira, begietara begira, eztia ezpainetan, mila lore eztiz eta pasioz betetako muxua, gozo-gozo-gozoa! Tantoa, Afroditarentzat!

 

      round two! Dantza sentsualarekin ekin dio Afroditak konfiantzaz betea. Zein dantza mota da hau? Balitarra? Polinesia! Polinesiako dantzak dira! Adi, Pornoren kontraerasoa! Tangoa? Ez! Lambada! Ederra jokaldia! Lambada, Lambada! Reggaeton! Perreo, reggaeton, perreo, reggaeton eta goooooooool!

 

      Markagailua bana eta gori-gori!!!

 

      round three! Afrodita, lurrean. Lurrean jarraitzen du. Arima urratuta, lesionatuta ote dago? Pornok bere burua zuritu nahian. Porno arduratuta, are gehiago larrituta esango nuke. Gerturatzen zaio. Eskua sorbaldan, kontaktu emozionala eta Porno belauniko! Afroditak zirrikitua ikusi eta aprobetxatu egin du, bai ongi aprobetxatu ere. Sakea txokora pozoiz betea. Porno Afroditaren Instagramari begira 5 minutuero like, like, like, bihotza, bihotza, bihotza! A ze erakustaldia! Oso iaioa izan behar da horrelako trikimailua egiteko!

 

      Pornok tantoa erreklamatzen du... Baina... Ez! Amodioan, araurik ez!

 

      round four! Eta Afrodita erasora berriz ere! Duen guztiarekin! Tanto erabakiorra izan daiteke!

 

      Afroditak irabazle ikusten du bere burua. Loreak jaurtitzen! Margaritak airean. Zein lurrun goxoa! Baina Pornok ez du etsi nahi! Ez du amore emateko inongo asmorik! Eta zer da hau? Zartako ikusgarria, akrobatikoa, postura sinestezina! Fisikaren lege ororen aurka, naturaren legeen aurka! Pornok tramankulu mekanikoa dirudi! Tantoa Pornorentzat!

 

      Eta halakoetan ikusten da aurre-denboraldiaren eta prestaketaren garrantzia! Sasoi betean iritsi dira. Baina biak ala biak, ez da hala? Dudarik ere ez, dudarik ere ez!

 

      round five! Bi lehiakideek besoak gora. Bietako inork ez du galdu nahi. Sasoi betean iritsi dira gaurkoan. Eta Afroditak kosk egin dio Pornori! Ez dugu ezer ere ulertzen! Ea honek nola erantzuten duen... Laztan batekin! Ikaragarria! Rolak inbertitu ote dira? Eta Pornok kili-kiliak? Kili-kiliak! Hamaika ikusteko jaioak gara! Hamaika ikusteko jaioak gara! Ez dakigu non hasten den Porno eta non amaitzen den Afrodita, non Afrodita eta non Porno! Eurak jo eta su, gu berriz jo eta ma! Hau da hau pornoz betetako maitasuna eta maitasunez betetako pornoa! Eskerrik asko! Damutu ez zaizuelakoan, gabon!