Bazterreko ahotsak
Bazterreko ahotsak
Miren Tirapu Goikoetxea
Azaleko irudia: Araiz Mesanza Iturritxa
Diseinua : Metrokoadroka
2019, antzerkia
86 orrialde
978-84-17051-37-2
Miren Tirapu Goikoetxea
1981, Iruņea
 
Bazterreko ahotsak
Miren Tirapu Goikoetxea
Azaleko irudia: Araiz Mesanza Iturritxa
Diseinua : Metrokoadroka
2019, antzerkia
86 orrialde
978-84-17051-37-2
aurkibidea
 

 

Biografiak

 

Miren Tirapu Goikoetxea (Iruņea, 1981)

 

      Centre de Estudis Cinematografics de Catalunyan diplomatua, eta Kultur eta Gizarte Antropologian graduatua. Antzerki fisikoari jarraituz Maria Stoyanova-rekin elkarlanean aritu zen Bartzelonan. Grotowski Institutuan (Polonia) eta E.I.C.TV-en (Kuba) aktore eta zuzendaritza ikastaroak jaso ditu.

      Urte luzez antzerkiko irakasle jardun du, eta hainbat konpainiarekin aktore lana egin du: Artedramarekin Publikoari gorroto (Donostia saria 2013an) eta Hamlet, Vaivenekin Sherezade eta tipularen azalak (Donostia saria 2018an), besteak beste. Zuzendari eta aktore lanetan jarduten du sortu berri duen konpainian: Beheko Larraine.

 

 

Beheko Larraine

 

beheko larraine erabiliko zuten eta duten
guztiei ahotsa eman nahian…”

 

      Euskal antzerkia eta sorkuntza xede duen konpainia. 2016an sortu zen, Nafarroan, Lekunberrin hain zuzen ere. Ibilbide motz honetan hainbat antzokitan ikusi ahal izan ditugun bi antzezlan plazaratu ditu:

      2015ean ZuBi sariarekin eta Kultur Sormena laguntzarekin Atte hil aurretik lana taularatu zuen. Zumaiako Aita Mari antzokian estreinatu zen 2017an.

      2018an Manifestu bat estreinatu zuen, eta ondoren, Libanoko International Women’s monodrama Festival-era bidaiatu eta Aktore Onenari saria jaso zuen.