Bazterreko ahotsak
Bazterreko ahotsak
Miren Tirapu Goikoetxea
Azaleko irudia: Araiz Mesanza Iturritxa
Diseinua : Metrokoadroka
2019, antzerkia
86 orrialde
978-84-17051-37-2
Miren Tirapu Goikoetxea
1981, Iruņea
 
Bazterreko ahotsak
Miren Tirapu Goikoetxea
Azaleko irudia: Araiz Mesanza Iturritxa
Diseinua : Metrokoadroka
2019, antzerkia
86 orrialde
978-84-17051-37-2
aurkibidea
 

 

Sar hitza

 

ehaze

 

      Miren Tirapu Goikoetxeak Beheko Larraine konpainia sortu zuen 2016an, eta ordutik taularatu dituen bi antzezlanen testuekin gatoz paperera Bazterreko ahotsak liburu honetan. Lehenengo testua, Atte hil aurretik, Maika Etxekopar Lougarot-ekin elkarlanean sortu eta idatzi zuen. Bigarrena, berriz, Manifestu bat, Gaizka Sarasola Iarzabal idazlearekin elkarlanean. Egiletza kolektiboaren bidean koka daitezke bi testuak, beraz, antzerkiaren ikuspegi garaikide askorekin bat eginez. Bestetik, estetika propio baten bilaketaren lekukotza ematen digu liburu honek: bazterreko pertsona eta pertsonaiei ahotsa emateko xedez sortu zuen Miren Tirapu Goikoetxeak Beheko Larraine konpainia, eta bulkada horrek berak zedarritu du azaleratzen hasia den estetika propio hori: pertsonaia ironikoak, umoretsuak, ilunak, zikinak, ederrak dira orrialde hauetan topatuko ditugunak.

      Ganbila antzerki bilduma helburu bat baino gehiagorekin sortu dugu: euskal teatrogintzaren baitako dramaturgia mota ezberdinen lekukotza ematea, batetik; eta bestetik ibilbide luzea duten euskal sortzaileen lana jasotzea, transmititzea eta kokatzea. Ibilbide luzearena modu askotara uler daiteke, ordea: izen batzuei gehiago erreparatzen diegu ikusgarritasunaren arabera, takillaren araberako arrakastaren arabera, joera mediatikoen arabera, generoaren arabera. Baina bada beste parametro batzuetan funtzionatu nahi duen ibilbide luze baina ezkutuagoko euskal teatro bat, gure uste apalean kontatu beharrekoa, ikusgarri egin beharrekoa, ezagutzera eman beharrekoa. Arriskuak hartzen dituen teatro bat da hori, Beheko Larraine proiektuarena kasu: egileak berak aldarrikatzen duen bezala, euskalduna eta nafarra. Konplexurik gabe ahoskatzen ditu hitzok Miren Tirapu Goikoetxea konpainiako arimak, eta horrekin batera ozen aldarrikatzen du arte eszenikoetako egungo joera eta balio komertzialek gutxiesten duten estetika propio baten bilaketaren, ikerketaren, esperimentazioaren beharra; iluntasunerako eta zikinkeriarako eskubidea. Horri gehitu iezaiozue edertasuna, edertasun iluna nahi baduzue, eta orrialde hauetan abiatzeko moduan izango zarete.

      Ongi etorri Ganbila antzerki bildumara.