Bazterreko ahotsak
Bazterreko ahotsak
Miren Tirapu Goikoetxea
Azaleko irudia: Araiz Mesanza Iturritxa
Diseinua : Metrokoadroka
2019, antzerkia
86 orrialde
978-84-17051-37-2
Miren Tirapu Goikoetxea
1981, Iruņea
 
Bazterreko ahotsak
Miren Tirapu Goikoetxea
Azaleko irudia: Araiz Mesanza Iturritxa
Diseinua : Metrokoadroka
2019, antzerkia
86 orrialde
978-84-17051-37-2
aurkibidea
 

 

Ausardiaz

 

Iasone Parada

 

      Aparteko sortzailea izateaz gainera, Miren aktore, idazle eta zuzendari ausarta da.

      Ausardia behar baita antzerkia egiteko, noski, baina batzuek besteek baino ausardia handiagoa behar dute. Izan ere, zenbat emakume zuzendari daude gaur egun lehen lerroan?

      Gainera, Nafarroatik euskaraz idazten du mundua Mirenek, euskaraz marrazten du bihotza eta euskaraz eraikitzen du irudimen aparteko bat.

      Lekunberritik abiatu eta herriz herri gure irudimen kolektiboa sortuz Libanoraino bidaiatu duen euskal emakume sortzailea da.

      Ausardia hor hasten da, baina ez da hor amaitzen. Edukian eta forman, lepotik eramaten gaitu leku ezezagunak bisitatzera. Bere antzezlanetan, hilek harategia ezagutzen dute, ondareak edo herentziak maitasuna gurutzatzen dute, ele gordina eta zehatza poesiaz josten da.

      Obra hauek ez dira ahazten, eskutik helduta eramaten zaituzte, egunak eta gauak zeharkatuz.

      Gozatu, irakurle, bere sortzaile pertsonalitatea egunez egun afirmatzen duen artista honen lehen bi obrekin.