Aurkibidea
Aitzinsolasa
Rikardo Arregi Diaz de Heredia
1927 - 1932
1933 - 1938
1939 - 1947
1948 - 1957
"Poesiarik benetakoena itxurakeriarik handiena"
1958 - 1973
Aurkibidea
Aitzinsolasa
Rikardo Arregi Diaz de Heredia
1927 - 1932
1933 - 1938
1939 - 1947
1948 - 1957
"Poesiarik benetakoena itxurakeriarik handiena"
1958 - 1973
PIZTIEI GUTUNA
Guretako, munduratzen
garen une beretik,
nahasmenduan eroritakook,
zehazki zeren atzetik gabiltzan
jakin ez dakigunok
eta are jakinminik ere ez dugunok,
ze poza jakitea,
zuek ez ikusi edo ez entzunagatik,
inguruan zabiltzatela,
hala ere zuetako gutxik
eskaintzen diguzue arreta,
gertuegi gaudenetan ezik.
Zuendako edozein lurrin da sakratu,
salbu eta gure usaina eta
manufakturatzen ditugun horiek.
Zein azkar eta trebe
burutzen dituzuen Naturaren manuak,
eta ez zarete inoiz
portaera gaiztoetara lerratzen
zorigabeko mentura
inprimaturen batean ez bada.
Jaiotzez manera oneko,
ez zarete ponpoixearren ibiltzen,
ez duzue zeharka so egiten,
ez duzue bizkar gainetik begiratzen
ezta beste kreatura baten aferetan
muturra sartzen ere.
Zuen egoitzak
eroso eta pribatuak dira, ez
tenplu handiosak.
Iraun dezazuen, zenbait bizitza hartu
beharra duzue, noski, baina ez duzue
sekula txaloengatik hiltzen.
Zuetako saloenekin alderatuz
zein zakar dirudien
gure jauntxojendeak.
Zergez aske,
ez duzue inoiz literaturgile bihurtzeko
beharra sentitu,
baina zuen ahozko kulturak
bertso eztiak ispiratu
dizkiete gure poetei,
eta, Jainkoaren berririk ez izanagatik,
zuen Eukaristia Kantatuak
gureak baino santuagoak dira.
Irrikak, esan ohi da,
arautzen zaituzte: nik deituko
nioke Zuhurtzia.
Mozart bezalako jeinurik
ez dezakezue sor,
ez eta halaber
Hegel bezalako ergel distiratsuz
edo Hobbes antzeko burutsu nardagarriz
lurra izurritu.
Zuek bezain agudo,
bihurtuko ote gara heldu?
Ez du horrela ematen.
Hartara, egun jabalgarri batean
bihurtuko gara
fosil ez baina lurrin.
Orain ezberdin,
akaberan zuekin elkartuko gara
(zein agudo dirudien gorpu orok berdin)
baina zuen auzia erabakita dagoela
jakin arren ez duzue nabarmentzen.
Horregatik ote gaude
gu etorkinok askotan
zuen errugabeziaz jeloskor,
baina inoiz ez bekaitz?