Itzulpenak-2
Itzulpenak-2
1986, narratiba/antzerkia
292 orrialde
398-5150-4
azala: Jorge Oteiza
Gabriel Aresti
1933, Bilbo
1975, Bilbo
 
2000, poesia
2000, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, narratiba
1986, antzerkia
1986, poesia
1986, saiakera
1986, denetarik
 

12.- Arranoa eta barakulua

Ez dakit nun ikasi dudan, irakurgaitan edo amexetan, gizonak bi zerri-klase diferentetan berezten direla;

barre egiten dutenak eta barre egiten ez dutenak;

baina hau ez dago ongi, ez eta beste esaera hori ere, gizatiarrak eta jainkotiarrak garela, ezpada bi izaera ditugula, bata jainkotiarra eta bestea barakulutiarra.

Nire jenio humilak hau dagoela aitortu behar du.

Barakulua, adar bigunetako eta bertako puntetan begi bista-laburretako animalia da;

barrenean ezkutacen edo loakarcen ez denean, seinale gertua da bere karraskotik tiracen duela; bertatik ezin atera liteke, ezpada apur bat, eta hori barrenean berriz sarceko.

Bere adarrak baino hurrutirago ikusten ez duen animalia bat da, apur batean bizi dena, besterik ez dagoela sinexia, besterik behar ez duela seguranzan, besterik konprenitu ezinik, eta belardiak, berarencat, amainik gabeko oihanak dira;

esan nahi dut, oihan hoiekin ez duela har-emanik, ezpada bere adar bigunetako begien azpian ukicen duen eta beraren gorpucaren zati bat dagoela, batzutan jateko, bestetan desjateko, eta beti narrastan ibilceko eta adurra botaceko.

Legezko barakulua, beraz, konserbadore bat da, ordena gordeceko animaliska bat, espirituska lojika-zale eta tiki bat, karraskoaren barreneko aberzale bat.

Narrastan bizi da;

eta narrastan aurreracen duen zehea, hura zehe dirdirantea:

dirdiraz bizi da.

Horz asko ditu, milaka, eta begi guti:

Zorionxua da.

Horzetara eramatekorik ez dagoenean, loak harcen du:

zorionxua da.

Gainera ezin egin dezake huxikan.

Eta karraskoaren barrenean hilcen da, bere burua ikusi gabe, bere adar ikusleak iluntasun ixu batean bilduta dituela.

Bada, adurti argixu honek, arrano inuzent batekin batua dagoen honek, misterioak egiten ditu, eta harrotasun satandarrarekin, gure arima deicen digu.

Gizona ez baitda bakarrik barakulu, eta horregatik ez da zorionxu;

barakuluz gainera, astronomoa da, abiadorea, kontenta-gaica, ezinezkoanen adiskidea eta hauzoa, ez dagoena nahi duena, poesiak egiten dituena, guardasola galcen duena, beste zorakeria jainkotiar baterako beti eta beti umacen dena.

Hori guzti hori eta beraren gainerako beste gauza bakan guztiak, arrano izatetik datorzkio.

Bi izaera ditugu, beraz.

Baina gure barakuluak kontra egiten dio gure arranoari, eta arranoak bidajean ereman nahi du barakulua, batak luma eta zerua aipacen ditu, bestea aicakicen da adurra nun uci beharko duen, inun uci behar ez badu ez duela ibilcen jakinen, tradizioz eta esperienciaz dakiela:

elkarri egiten diote deiadar, arrazoi haundiekin;

eta hau da, ez gehiago eta ez gutiago, Gizadiaren historia.

Errejista bezate ongi Historia, eta bertako hondar sakon, ilun eta trajikoan aurkitu egin beharko dute barakulu trakex eta baldar bat eta arrano ausart bat, biak lepo berean, batak gora egiten duela, besteak behera egiten duela, astunki.

Hau da zekuluetako drama hilorigarria, arima hilorigarri batetik patu alferraren eremu amai gabeetan jaioa.

Aurrerakunza, barakuluaren herioce geldia da.

Bera hilen denean, zoriona eta mentura izanen da munduan, baina ez lur-arras ikusten dugun hau, eta arrano jainkotiarra libreki bidajatuko da.

Nire urrikiak hala dioxt orain.

Eta bakoicaren historia eta aurrerakunza den bezainbatean, persona solteak diren bezainbatean, Sokrates baten mutiritasun filosofoa eduki nahi nuke nik, urliari eta zendiari galdaceagatik, ez hea ba dakien ezer ez dakiela, ezpada animalia hoietatik zeinen azpian dagoen bere arima.