Aurkibidea
"Hamalau alegia", Tomas Meabe
Aurkibidea
"Hamalau alegia", Tomas Meabe
5.- Ausarcia biak
Eguzkia bere indar betean dago, eta oihana bere basatitasun betean.
Orritik orrira hedatutako sarean, zelatan dago armiarma tikia, bere zorzi ankak gertu, bere zorzi begiak erne.
Miceleta bat erorcen da eta gogorrik astincen da sarea. Baina miceleta hori haundiegia da, borticegia, eta bere astin-aldi batean hariak apurcen ditu, eta ihesi doa.
Armiarma tikia aldean daramala egin du ihes!
Nik, bihoc-ukituta, sare abandonatuari begira, hau esan dut:
-Zoroaren ausarcia!
Berehala beste drama bat.
Liztor bat mehaxuz hegaldacen da, bere kumeencat ihiza bila.
Bat-batean, euli baten gainean oldarcen da, eta harrapatu egiten du, eta beraren gainean makurcen da sabela eta bularra batera bilcen dituela, eta ankak eta hegalak arrankatu egiten dizkio...
Bien bitartean, beste euli bat, arriskuaz konturatu gabe, liztorraren ondoan pausacen da, bere lagunaren hondakinen artean egiten duela lasterrean.
Eta nik, hau dioxat ene buruari:
Ergelaren ausarcia!
Gaurko gizonek, ausarciaren eskubidea ukatu gabe, beren buruak gorde behar dituzte bi ausarcia hauetatik.
Baina, ausart ergelen jente-oste nagusian parte hartu baino lehen, izan bitez ausart zoroak.